Iñaki Igon Garitaonaindia Murgiondo «Gari» euskal abeslaria da, rock eta pop estilokoa. EUSKONEWS.COM

Garik 'Zerua' eta 'Gaua' abesti laburrak uztartzen dituen lana plazaratu du

Abesti berriak kaleratu dituen arren, momentuz ez du diskorik ateratzeko edonolako asmorik

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 17 de junio 2021, 16:02

Garik 'Zerua' eta 'Gaua' abesti laburrak uztartzen dituen lana plazaratu du. Abesti berriak kaleratu dituen arren, momentuz ez du diskorik ateratzeko edonolako asmorik. Izan ere, azken urteetan Maldanbera bandarekin batera abiatutako bidean sakontzeko balio diotela nabarmendu du Hertzainak taldeko abeslari ohiak.

Publicidad

Gariren egitasmo berri honetan bere alderik intimoena ematen du ezagutzera, pop eta rockaren musika kutsuen artean dagoena, hain zuzen ere. Lan berri honetan elementu elektronikoak gailentzen dira, sintetizadoreak tarteko, baina, betiere perkusioaren eta gitarren tonuekin uztartuz, eta, baita Gariren ahots xuxurlariarekin tartekatuz ere. Oraingoan, zuzenekoetan musikari gipuzkoarrak Borja Barrueta (Jorge Drexler, Carmen Paris) eta Aitor Etxebarria teklatu jotzailea izan ditu bidelagun.

'Zerua' kanta Unai Mimenza ingeniariaren eta Jon Agirrezabalaga (We Are Standard) ekoizlearen eskutik landu du Tio Pete estudioetan. Abestiaren letra, berriz, Garik berak eta Juan Luis Zabala idazleak konposatu dute. Era berean, abesti honen bideoklipa ere atondu dute, Aitor Oñederrak gidatutako pieza, Xanti Agirrezabala eta Itxaso Sanchez aktoreak protagonistak direlarik ikus-entzunezkoan barrena. Bide honetan ere Alain Garcia Aranak, Olaia Nogalesek eta Bego Vicariok esku hartu dute.

Iñaki Igon Garitaonaindia Murgiondo 'Gari' euskal abeslaria da, rock eta pop estilokoa. Hertzainak musika taldeko abeslari izan zen 80. hamarkadan. 90. hamarkadatik, egun arte, berriz, bakarlari bezala ibili izan da, egun bitarte orotara bederatzi album argiraratuz. Era berean, zenbait egitasmo kultural nahiz sozialetan kolaborazioak jorratutakoa da. Gari euskaltzale sutsua da, Hertzainak musika bandarekin nahiz bakarkako ibilbidean jorratu dituen lan guztiak euskara hutsean atera dituelarik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad