Borrar
Urgente Muere un narcotraficante tras chocar su narcolancha con una embarcación de la Guardia Civil en Tarifa
Gari, kontzertuan.
Gari & Maldanbera taldearen kontzertua izango da urte amaieran Hell Doradon

Gari & Maldanbera taldearen kontzertua izango da urte amaieran Hell Doradon

Abenduaren 26an izango da, Gasteizko eraikinean, 18.00etan

Paul Picado

Domingo, 6 de diciembre 2020, 21:24

Gari & Maldanbera taldearen kontzertua izango da urte amaieran Gasteizko Hell Dorado klubean. Zehazki, abenduaren 26an izango da, 18.00etan, baina aretoko ateak 17.45ean irekiko dituzte. Kontzertura bertaratu nahi izanez gero, sarrerak online eros daitezke, hemen sakatuz. Tokiak mahaietan antolatuta daude, eta jadanik zenbait mahaitako sarrerak agortuta daude.

Gari, hots, Iñaki Igon Garitaonaindia Murgiondo abeslari ezaguna da gure artean, izan ere, ia berrogei urte daramatza oholtza gainean. Ziper taldean hasi zuen bere musika-jarduera, eta 1983. urtean gerora arrakasta handia izan zuen Hertzainak taldean sartu zen. Hamar urte egon zen haren abeslari eta gitarra-jotzaile gisa, tarteka sei disko kaleratuta, eta horren ondoren bakarka jotzeari ekin zion, 'Gari' izen artistikoarekin.

Horrela, Gari gisa, bederatzi lan kaleratu zituen, lehenengoa, 1995. urtean, 'Gari' izenekoa, eta azkena, 2009. urtean, '16 lore' izenekoa. Estudioko lau disko grabatu ditu, eta beste bat zuzeneko kontzertu batean.

Garik ez dio inoiz talde izaerari uko egin, eta horregatik, Maldanbera taldea eratu zuen duela bost urte baino gehiago. Talde horrekin bere jatorrizko rockera itzultzeko aukera izan du, eta, guztira, hiru disko plazaratu ditu. Lehenengoa, 2013. urtean kaleratu zuen, 'Ez da amaiera' izenekoa, eta azkena, duela bi urtekoa da, 'Beste denbora batean» izenekoa.

Larunbateko kontzertuan Maldanbera taldearekin egindako kanturik arrakastatsuenak entzungai izango dira, baina berak Gari gisa egindako beste batzuk ere entzuteko ohorea izango du bertaratzen denak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gari & Maldanbera taldearen kontzertua izango da urte amaieran Hell Doradon