Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 16 de abril 2022, 19:42
Gari kantautoreak zuzeneko diskoa plazaratuko du ekainean. Horretarako lau geldialdi egingo ditu Euskal Herrian barrena. Bertan hastapenetako maketetako 26 abestiz osatutako zerrenda joko du, Maldanbera taldearekin elkarlanean.
Garik nabarmendu duenaren arabera, estudioko diskoek ez omen dute islatzen osoki burutzen duena. Hori dela medio, zuzenekoaren alde egingo du apustu Garik erronka musikal berri honetan, ekainean jorratuko duen bira musikalaren bitartez, euskal lurraldean barrena ospatuko duena. Hitz gutxitan, diskoa ibilbide zabal baten erretratua izango da, musikaren munduan hasi zeneko maketak gurera berriro ere ekarriko dituelarik.
Maldanbera taldearekin batera igoko da agertokietara, hala nola, Alex Alonso bateria-jotzailearekin, Oier Aldekoa baxu-jotzailearekin, teklista eta abeslariarekin eta Moyano abeslari programatzaile, teklista eta gitarra-jotzailearekin. Era berean, Unai Mimentza soinu teknikaria eta John Luhman argi teknikariak izango dituzte bidelagun.
Bira lau hitzorduz osatuta egongo da. Ekainaren 3an Lazkaoko Areria antzokian musika emanaldia eskainiko dute. Ondoren, hilaren 7an, Bilboko Arriaga Antzokian izango dira, eta, ekainaren 10ean Getxoko Muxikebarri Antzokian. Azkenik, ekainaren 17an Bergarako Seminarixuek aretoan emandako emanaldiak itxiko du bira berezi hauxe.
Gari, jaiotzako izen-deiturez Iñaki Igon Garitaonaindia Murgiondo euskal abeslaria dugu, rock eta pop estilokoa. Hertzainak musika taldeko abeslaria izan ondoren, bakarlari aritzen da gaur egun. Hertzainak musika banda esanguratsuarekin 7 disko kaleratu zituen 80. eta 90. hamarkaden artean. Egun, aipatu bezala, bakarlari gisa dabil, guztira 9 disko argitaratu dituelarik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.