Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Pentsa, zenbat pila erabiltzen ditugu urtean? Egia da horien erabilpena egun behera doala, baina energia dute oraindik guretzako barruan gordeta. Uribe Kostan, soilik maiatzean, 360 kilo pila bildu ziren horiek, behin xahututa, batzeko jarritako edukiontzietan. Gaia ez da makala, iaz 2.670 kilo izan ziren guztira, eta aurten kopuru hori gainditu daiteke. Eta zergatik da garrantzitsua handitzea? Hondakina dagokion ontzira bidaltzen ari garenaren seinale delako, gainontzeko zaborrekin nahasketarik ez delako emango, eta, hortaz, kutsadura maila murriztera lagunduko genukeelako.
Aurrekoa adibide bat baino ez zen, baina ideia bat eman diezaguke Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarritako Garbigune Mugikorra programa ulertzeko. Birziklapenaren kontzeptua herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egitea du xede, eta helburu horrekin kalera aterako dute proiektua. Asmoa, ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere birziklatzeko aukera ematea da. Eta horretarako, bi edukiontzi ibiltari erabiliko dira.
Etxeetan sortutako hondakinak jasotzeko edukiontzi horiek orain iritsiko dira, beraz, gure auzotara. Harrera emango dion aurrenekoa Barrika izango da, abuztuaren 3tik 7ra bitartean. Geldigune bakoitzean bost egunez egongo da erabilgarri, astelehenetik ostiralera bitartean, alegia. Hurrengoa, hilaren 10ean, Berango izango da eta, horren ostean, Gorliz, Plentzia eta Sopelak hartuko diote lekukoa.
Badakigu, beraz, zer da programak aurkezten diguna, baina zer bota dezakegu ontzi horietan? Zerrenda luzea da, uste duguna baino zabalagoa, eta askotan lana txarto egiten ari garela pentsatzera eraman gaitzakeena. Adibidez, etxea margotu eta gero, pintura-ontziak ez dira kontenedore horira botatzen, garbigunean utzi behar baitira. Antzeko zerbait gertatzen zaigu, kasu askotan, inpresoren tintarekin edo mugikorren kableekin. Aukera izango dugu orain, beraz, etxetik bi pausora hainbat urtez gure tiraderan gordeta izan dugun telefonoaz libratzeko, puntu garbietara eraman behar baita. Baita ere sukaldean erabiltzen ez ditugun etxeko tresnak.
Garbigune Mugikor hau batuko da, beraz, gure egunerokoan kalean topatzen ditugun gainontzeko ontzietara. Horien erabilerak emaitza onak ditu. Adibidez, aurreko urtean beira tona bat baino gehiago bildu zen, etxeko zaborraren %7 baino gehiago dena. Pisua murrizten da ontzien eta paperaren kasuan, baina ez da lana gaizki egiten ari garenaren seinale, pisu gutxiago duelaren seinale baizik. Lehenengoaren kasuan, ia 400 kilo bota ziren ontzi urdinera eta, bestean, 600 baino gehiago. Eta zein da bi kasu horietan hondakin gehien sortzen duena? Sopela –Getxo ez da zerrendan agertzen-, ia erdia ontzien kasuan eta heren bat paperenean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.