

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ingurumena zaintzearena sasoiotako gai nagusietakoa da. Agenda guztietan egon behar luke, denon onerako. Luzaroan kalte handia egin zaio bizirauteko ezinbesteko zaigun horri eta mugara heldutakoan baino ez gara hasi horretaz ohartzen eta arduratsuago jokatzen. Bada oraindik kontrara egiten duen gainditu gabeko inertziarik, interes ekonomikorik zein axolakabekeria potolorik. Baina ari da zentzuzko norabide bat zehazten, botere-maila askotatik ezinbestean eragiten. Gertuenetik ekitea nahitaezkoa den arren, goitik landutako plangintza anbiziotsuak direlako benetan eraginkor izan daitezkeen bakarrak.
Kontsumitzen ditugunen hondakinak egoki kudeatzea da edonork egin dezakeen gutxieneko ahalegina. Gure erakundeak aspalditik dabiltza horretarako tresnak eskaintzen, kontzientziazio kanpainak bultzatzen. Eta asko aurreratu da, inoizko gehien. Horretan sakontzeko, Aldundiaren azken urratsa garbigune mugikorrena izan da. Azaroaren 12an jarri zen abian eta dagoeneko 411 kilo hondakin jaso dira Iurretan, Durangon, Berrizen, Abadiñon, Elorrion eta Izurtzan. Bat egin duten udalerriak 88 direnez, askoz gehiago ematekoa da ekimen hau.
Lehendik eskaintzen zen zerbitzua osatzea da helburuetakoa, garbiguneak herrien erdialdeetara eramanda bilketa erraztea. Birziklapenerako gaika jasotzea gehitu eta hobetzeko konpromisoa azaldu dute Aldundiko arduradunek, Bizkaia arlo honetan puntakoen artean koka dadin. Kontzientzia ekologikoa kontsumo-ohiturekin edota sektore industrial indartsu batekin estu lotzea gakoetakoa da, mutur biak bateragarri egiteko, jarduera ekonomikoa oparoa eta ongizatea bermatzekoa bezain ahalik eta jasangarriena izan dadin.
Erakundeei dagokie horretan sendo eragitea; eta herritarrei, egunerokoan konpromisoa agertzea. Ezagutzera ematen diren emaitzak norbanakoen erantzunaren batuketa direlako, gizarte baten gogo ekologikoaren isla. Arlo honetan garbi jokatzea dagoeneko ez da aukera bat, betebeharra baizik, oreka hauskorren menpekoak garelako eta horiei eustekotan tarterik gabe geratu garelako. Ezin dugu ardura beste inoren esku utzi, ez belaunaldi berrien zain geratu. Guri dagokigu errealitateaz ohartu eta egoeraren larritasunak eskatzen duen legez erantzutea. Arnasbideak berehalakoak izan ezean, gureak egin duelako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La palygorskita, los cimientos del vino rancio en Nava del Rey
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Seis bilbaínos denuncian a un inversor local por estafarles más de un millón de euros
Ainhoa de las Heras y Josu García
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.