Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Viernes, 30 de junio 2023, 13:58
2023ko Mikel Zarate Haur Literatura Saria Garazi Kamiorentzat izan da, 'Bikini' nobela laburrari esker. Lan honek bullying istorio bat kontatzen du, baina ez biktimaren ikuspegitik, ikusle hutsa den eta egoera deserosoan sentitzen den haur baten ahotik baizik.
Kamio Andoainen jaio zen 1979an. Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Irakasletza ikasitakoa da. Gainera, kazetari lanetan ere ibilitakoa dugu, baina gaur egun ingeleseko irakasle lanetan dabil bere herriko ikastolan. Aurretik beste sari batzuk ere eskuratu ditu. Horrela, 'Beste norbaiten zapatak' (2012, Igartza Saria) eta 'Orube abandonatuak' (2014, Augustin Zubikarai Saria) narratiba-lanak aipa ditzakegu, haur literaturako hainbat kontakizunez gainera.
Aurten, Mikel Zarate Haur Literatura Sarirako hamasei lan lehiatu dira guztira, eta horien artean gailendu da Kamiok idatzirikoa. Epaimahaia Maribel Aiertzak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatuta egon da. Idazle andoaindarrak 3.000 euroko saria eskuratu du. Liburua, berriz, Elkar argitaletxeak kaleratuko du.
Mikel Zarate Haur Literatura Saria Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzagile izandako Mikel Zarateren omenez, eta aurtengoa hamairugarren ekitaldia izan da. Iaz, Karmele Mitxelenak lortu zuen sari hau, 'Marrubizko uda' kontakizunarekin. Iazko edizioan, dozena bat lan aurkeztu ziren. Tira, lehiaketa finkatu egin da eta urterik urtera egile dezente dira hamar urtetik gorako haurrei zuzendutako lanak aurkeztera animatzen direnak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.