Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
zurekin
Jueves, 2 de enero 2020, 00:14
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 30 milioi euro bideratuko dira 69 proiektu finantzatzera, garapenerako lankidetzako proiektuetarako laguntzen baitan. Lagunduko diren egitasmoak hiru modalitate nagusitan banatzen dira: garapenerako lankidetzako proiektuak, produkzio garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuak, eta gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehentasun estrategikoak jarraituz, deialdian onartutako ekimen guztien %36 emakumeen ahalduntzeari zuzenduta daude eta %20 Afrikan egingo dira, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.
Lehen finantzaketa lerroari dagokio pobreziaren aurkako borrokarako eta txirotutako Hegoaldeko herrialdeen prozesuak indartzeko balio duten proiektuak. Egitasmo hauetara 24,8 milioi euro inguru bideratuko dira, eta 48 proiektuk jasoko dute diru laguntza. El Salvador (6), Guatemala (6), Peru (5), Mexiko (4), Bolivia (4), Senegal (4), India (3), Mali (3), Kolonbia (2), Ekuador (2), Txad (2), Burundi (1), Etiopia (1), Mozambike (1), Kongoko Errepublika Demokratikoa (1), Honduras (1), Nikaragua (1) eta Kuban (1) egingo dira proiektuak.
Lerro honetako proiektuen %41 emakumeen ahalduntzera bideratuko dira, eta %7 giza eskubideen defendatzaileak babesteko balioko dute; beste guztiak askotarikoak izango dira, besteak beste, herri indigenekin batera lan egiteko, eredu ekonomiko solidarioak eta jasangarriak sortzeko, lurralde eta eskubideen defentsarako, edota komunikazio proiektuak gauzatzeko.
Bigarren modalitatea da produkzio garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuetara zuzenduta dago, eta Pakistanen (1), Kuban (2) eta Euskadin (1) egingo diren lau proiektu onartu dira. Guztira, 1,1 milioi euro inguru jasoko dituzte.
Azkenik, gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuetako modalitatean 17 proiektu onetsi dira, eta ia lau milioi euro zuzenduko zaizkie feminismoa, globalizazioa, giza eskubideak, emakumeen kontrako indarkeria edota baloreak jorratzeko. Proiektu hauek guztiak Euskadin egingo diren arren, elementu globalekin lotura izango dute. Izan ere, helburua da munduan diren desberdintasunen eragileak uler daitezen sustatzea eta gizartea eraldatzeko herritarren inplikazioa eta konpromisoa bultzatzea
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.