Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Karla Fernández de Gamboa
Domingo, 25 de julio 2021, 23:39
Migel A. Mintegik XVIII. mendera bidaiatzera gonbidatzen gaitu Alai argitaletxeak plazaratu duen 'Bi abentura eta amodio bat' gazteentzako eleberriarekin. Kutsu klasikoko abenturazko nobela hau bi zatitan banatzen da eta, izenburuak iradokitzen duen bezala, horietako bakoitzak protagonistak bizitako abentura bat du ardatz.
Lehena, 'Luzia' idazpurua duena, Mintegik 2007an argitaratutako 'Bidelapurrak, matxinoak eta kutun estimatua' liburuan oinarrituta dago. Trama bera da, nahiz eta erabilitako hizkuntza, pertsonaiak eta pasarte batzuk egungo irakurle gaztearentzat apur bat moldatu dituen. Adibidez, lehen protagonista Igartza kapitaina zen, eta orain Pedro izeneko gizon gaztea da, irakurle nerabearen identifikazioa erraztuz. Eleberriaren lehenengo atal hau Euskal Herrian, Urola bailaran hain justu, igarotzen da. Pedro, atzerrian ibili ondoren, jaioterrira bueltatzen da, baina bidelapurrek haren diligentziari eraso diotenean, bidaiarien artean zegoen neskatoa bahitzeaz gain, haren kutun preziatua osten dute. Horrela hasten da liburu honen aurreneko abentura. Handik aurrera, Pedrok arrisku askori aurre egin beharko die bidelapurren bila doanean, eta garai hartako bizitzaren gogortasuna eta bortiztasuna ezagutzeko aukera izango dugu.
MIGEL A. MINTEGI Alai. 200 or. 14,90 euro
Lehen zatian hainbatetan aipatzen da kutunak Pedrorentzat duen garrantzia, baina nobelaren bigarren zatian (atal berrian, alegia), Pedrok berak kontatuko digu kutun estimatuaren eta bizi izandako amodio bakarraren istorioa. Bigarren abentura hau, ordea, Ternuan girotzen da nagusiki, eta Pedrorekin batera bertako tribuen bizimodua eta ohiturak ezagutuko ditugu. Horrenbestez, esan daiteke liburu hau abenturazko nobelaren eta eleberri historikoaren arteko bidegurutzean dagoela. Inondik ere, abagune aproposa da genero horretan murgildu nahi duten irakurle gazteek irakurketaz gozatzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Así es el ciclo diario de la melatonina, la hormona que te ayuda a dormir
Yolanda Veiga e Isabel Toledo
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.