Garagardo bat zerura
Buru-Belarri ·
Nobedade musikalek berrogeialdia arintzen digute. Egun okerrak zuzentzeko boterea izan dezaketeSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Buru-Belarri ·
Nobedade musikalek berrogeialdia arintzen digute. Egun okerrak zuzentzeko boterea izan dezaketeAste arraroa izan da hau. Niretzat eta, ziuraski, guztiontzat. Bill Murray 'Atrapado en el tiempo' izeneko pelikulan nola sentiarazten zen ulertzen hasi gara. Edo, dagoeneko, badaramatzagu egun batzuk horrela. Egun luzeak. Guztiak berdinak. Batzuk lan eta lan, eta beste askok lanera bueltatzeko irrikan. Duela bi hilabete ez genekien ERTEren esanahia eta orain gehien entzuten ditugun hitzen artean koka dezakegu.
Egunerokotasuna erakargarria ez denez, ia automatikoki etorkizunean pentsatzen dugu. Zer egingo dugu hau guztia amaitutakoan? Edo baretzen hasten denean, behintzat? Askotan pentsatu dut galdera honen erantzuna, baina, egia esan, hartu behar diren neurriak ezagutu baino lehen ez dut erabakirik hartuko. Ilusioak ez apurtzeko. Falta zitzaiguna!
Baina egun larri hauek izpi argitsuak ere badituzte. Duela egun gutxi batzuk Instagramen nengoela -hogei bat aldiz sartzen naiz egunero, automata moduan-, Zetaken azkenengo abestia topatu nuen. Berehala youtubera jo nuen bideokliparen bila.
Hau poza! Mendi tontor batera heldutakoan egindako arnas sakonaren zaporea du abestiak. Momentu horretan bertan behar nuena. Itxaropenez beteriko kanta, urrunetik heldutako besarkada. 'Zeinen ederra izango den' benetan gomendagarria da egun hauetan. Edozein medikuak esango luke.
Izan ere, kultura, eta, zehazki, musikaren aldarrikapena inoiz baino beharrezkoa da. Aste honetan euskal sortzaileek greba digitala egin dute haien lana defendatzeko asmoarekin. Laguntza behar dute berrogeialdi honetan haiek laguntzen diguten moduan. Erakundeek kontuan hartu behar dituzte, krisialdi honetan asko sufritzen ari dira eta. Gainera, bitartean, sortzen jarraitzen dute. Entzuleoi eskua luzatu digute, egia esan.
Baina aste honetan beste berri on bat jaso dugu. 'Living in a ghost town'. Rolling Stones taldearen azkenengo abestia ezagutu dugu. Itzela! Oso kañeroa da, eta haien soinuak duen esentzia ederki mantentzen du. Behin eta berriro entzungo dudan abestia, dudarik gabe.
Badirudi hor kanpoan mundua gelditu dela. Baina egunak aurrera doaz eta 'pildora' hauek normaltasunera eramaten gaituzte. Gero eta gutxiago falta da. Hori bai, gauzak ez dira inoiz ziren bezala izango. Amaitzeko, Zetak bere abestian dihoen bezala... «Garagardo bat zerura eroritakoen omenez!».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.