Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Sábado, 23 de septiembre 2023, 20:48
Musika, janaria eta garagardoa barra-barra. Datorren irailaren 30ean, Etxebarriko Udaletxeko Plazan, 12.30etik 1.00ak arte, giroa bermatuta dago. Izan ere, Etxebeer Festibala ospatuko da, bere lehenengo edizioan. Etxebarriko bizitza soziala eta komertziala dinamizatzeko helburuarekin jaio da jaialdia, baita Bizkaian 0 km-ko garagardo artisauen elaborazioa sustatzeko asmoa ere izango du. Azokak eskaintza gastronomiko aberatsa eskainiko du, eguerditik gauerdiraino, hainbat musika-talderekin lagunduta.
Etxebarriko Udaletik argi daukate zer lortu nahi duten ekimenarekin. Izan ere, «aski ezaguna da euskal kultura gastronomikoa, sagardoa, txakolina, ardoak eta antzeko edariekin batera, baina ez dugu ahaztu behar gure garagardo-ekoizpenaren gorakada. Horrela, beste herri batzuetan produktu horien inguruan antolatzen ari diren jaialdi eta azokekin bat egin nahi dugu».
Horrela, taloekin, Alemaniako eta Mexikoko produktuen foodtruckekin eta euskal produktu gozoekin egindako konbinazio gastronomikoak, marka gonbidatuen stand ezberdinetan erosi ahal izango diren edari batzuekin uztar daitezkeenak, eguneko eskaintza gastronomikoa osatzen dute.
Baina dena ez da izango edatea eta jatea. Gorputza astintzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Blues eta rock kontzertuak izango dira egun osoan zehar, Betileit talde etxebarritarretik hasi eta Los Bribones, The Big Fleyers edo Micky & The Buzz bezalako talde ezagunenetaraino.
Ekitaldirako diseinatutako edalontzia erosteko aukera izango da, baina nahi duenak bere edalontzia ere ekar dezake etxetik. Hori bai, Udaletik azken aholkua luzatzen dute: «edariak arduraz kontsumitu behar dira, eta garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.