Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jon Martin-Etxebeste
Lunes, 27 de junio 2022, 01:11
Liburu honi heltzea gustuko pelikula bat ikusi ostean hura inspiratu zuen liburua irakurtzearen pareko da. Ikusitakoa gogoratuz edo ikusi gabekoak irudikatuz irakurri liteke. Bost urte daramatzate Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek oholtza gainean 'Erradikalak gara' eta 'Erradikalak ginen' izeneko ikuskizunak defendatzen, eta orain etxeko egongelan ere gozatu liteke haien antzezlanaz. Susaren 'Ganbila' sailaren barruan argitaratu da bi antzezlanak biltzen dituen liburua. Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin elkarlanean argitaratzen ditu Susak dozena erdi bat liburu urtero eta hau da saileko azkena. Jule Goikoetxeak hitzaurre poetikoa idatzi du bi antzezlanen sarrera gisa, eta autoreek eurek idatzi dute hitzatze interesgarria. Antzezleen hasierako asmoak, haien ibilbidearen errepasoa eta emakumeek plazandre izateko gainditu behar dituzten oztopoen azalpena biltzen dira bertan.
A. Labaka | B. Egizabal Susa. 152 orr. 13,30 euro
Antzezlanak hainbat gai astintzen ditu: euskararen jatortasuna, gaztetasuna, kultur aniztasuna… Baina generoa da ildo garrantzitsuena: emakumeek pairatzen dituzten biolentziez eta intersekzionaliteaz mintzo da liburua, neurritasunera moldatu beharraz; eta baita emakumezkoen sexualitateaz ere, aurretik gutxitan entzundako gordintasun finez. Labakaren pertsonaia da goi mailako bertso idatzien bidez gaiei hitza eta gogoeta jartzen dizkiena eta Egizabalena plazaratutako gai potoloei 'clown' ukitua eransten diena; modu horretan, lehenak puxika puzten du haren paretak tentsatzeraino eta besteak puxika husten du, zulo txikiak eginaz edo zartaraziz. Bikote komiko honek beraien kontraesanak seinalatzeko beldurrik gabe dihardu, erro-errotik; baina aldi berean umorez. Hala aitortzen du emanaldiko lehen bertsoan: «Gozatu gure kontraesanen/ lehenbiziko geltokia». Hori da liburuaren arrakastatako bat: ezerosotasun erosoa, zartakoa eta ukendua elkarren segidan. Azkura eragiten du, mina aldizka, baina sendatu ezin daitekeen zauririk eragin gabe.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.