Borrar

Galesko ordezkaritza bat Bilbora etorri da Zazpilanda ikastetxeak euskararen alde egiten duen sustapena ezagutzeko asmoz

Guztira sei izan dira Bilbora etorritako komisarioak

Unai Sarriugarte

Viernes, 29 de marzo 2019, 22:31

Galesko Nazioarteko Batzar Nagusiko ordezkaritza bat Bilbora etorri da Zorrotza auzuneko Zazpilanda ikastetxeak euskararen alde egiten duen sustapena ezagutzeko asmoz. Izan ere, Galesko ordezkaritzaren bisitaldiaren helburu nagusia ikastetxe honek euskararen suspertzean izan duen esperientzia aztertzea da.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aitortu duenez, sei izan dira Euskadira etorri diren diputatu galestarrak. Hauen artean, Kultura, Hizkuntza eta Komunikazio sailen komisarioak daude. Lehenago aipatu bezala, galestarren bisitak azken hamarkadetan euskarak izan duen suspertzea ezagutzea du helburu: batetik hezkuntza mailan, eta, bestetik, pertsona helduen euskalduntze prozesuan. Era berean, euskal erakundeek bultzatzen dituzten hizkuntzaren sustapen-politikak ezagutzeko aukera izan dute.

Zazpilanda ikastetxean Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 240 ikasle daude, non Zorrotzako beste bi ikastetxerekin batera, 'Zorrotzako Gizarte-hezkuntza Proiektua' izeneko programan hartzen baitute parte. Proiektu hau, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Bilboko Udalaren eta Zorrotza auzuneko zenbait erakunderen laguntzarekin sortu da: Osasun Zentroa, Haur-eskola, Zorrotzako Euskaltegia... Bide beretik, auzoko zenbait elkarteren parte hartzea jaso du.

Ostiral honetan diputatu galestarrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza-politika eta Kultura Sailetako ordezkariekin batzartuko dira. Bertan, Maite Alonso Hezkuntzako zuzendari ordea, Eugenio Jimenez Zentroen eta Planifikazioaren zuzendaria, Miren Dobaran Hizkuntza-politikaren sailburu ordea eta Almudena Otaola Kultura Bulegoaren zuzendaria egongo dira, hurrenez hurren.

Azken hamarkadetan izan den euskararen suspertzea ezagutzeaz gainera, batzarra euskara eta 'cymaraeg' izeneko galestar hizkuntzaren inguruko iritziak trukatzeko erabiliko da. Zelta jatorriko hizkuntza hau galestarren %22k, 610.000 pertsonak, dauka lehen hizkuntzatzat. Gales iparraldean eta Argentinako hegoaldean erabiltzen da gehienbat; izan ere, irla britainiarretatik kanpo bizi den galestar komunitate handiena baitago Argentinan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Galesko ordezkaritza bat Bilbora etorri da Zazpilanda ikastetxeak euskararen alde egiten duen sustapena ezagutzeko asmoz