Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Karla Fernández de Gamboa Vázquez
Domingo, 27 de noviembre 2022, 00:59
Euskal haur eta gazte literaturak asko zor dio Galtzagorri Elkarteari. Ez bakarrik euskal idazleek, ilustratzaileek eta ipuin-kontalariek haur eta gazteentzat egiten duten lana ezagutzera emateagatik, baita irakurketa-bitartekariei zuzendutako prestakuntza-eskaintza zabalagatik ere. BikoTeka Galtzagorri elkarteak urtero egiten duen tailer horietako bat da, kasu honetan Iruñeko Udalarekin batera antolatuta. Elkarteak azaltzen duen bezala, «tailerraren xedea [da] idazle eta ilustratzaile hasiberriek bikotean elkarlanean jartzea eta elkarlan horretatik album ilustratu baten proiektua sortzea». Elkar argitaletxeak kaleratu duen 'Atzamarra' albuma da, hain justu, BikoTekan Asun Agirianok eta Marina Garcíak izandako lankidetzaren emaitza.
Asun Agirianok idatzitako lehen liburua bada ere, nabaria da zenbateraino ezagutzen duen haur eta gazte literaturaren mundua, bide luzea egina baitu arlo horretan. Album honetan, idazleak txikia zenean bere amonarekin zihoala sufritu zuen auto-istripua kontatzen digu. Istripu horretan amonak bizia galdu zuen eta berak, amonaz gain, esku bateko hatz lodia.
Asun Agiriano | Marina Garcia Elkar. 44 or.13,66 euro
Testuaren eta ilustrazioen arteko jolas poetikoa fina da, hain zoritxarreko gertaera haurtzaroaren berezko samurtasun eta leuntasunarekin kontatzea lortzen baita. Izan ere, bi kodeen arteko oreka biribila da, batak hitz egiten duenean besteak iradokitzen du. Album honetan elementu guztiak dira garrantzitsu: azala, babes-orriak, portada… xehetasun guztiek osatzen dute kontaketa. Gainera, Marina Garcíaren ilustrazioek garai hartako landa-ingurunera eta baserri girora eramaten gaituzte. Horietatik collagearen eta espazio zuriaren erabilera nabarmentzen dugu, hain sentimendu delikatuak indar handiz islatzea lortzen baitute. Harribitxi hau bi egileen lehen liburua bada, atzetik etorriko zaizkienak irakurtzeko irrikan gaude.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.