Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Jueves, 25 de marzo 2021
Ostiral honetako 'Biba Zuek!' saioan platoa dantzan jarriko dute. Dantzan gozatzen dut izenburupean, gonbidatuek beren pasioaz hitz egingo dute eta nola dantzatzen duten ere erakutsiko dute.
Vidal Salcedo medikuak noizean behin gertatzen zaizkigun ezustekoez hitz egingo du: zer egin behar dugu arrain-hezur bat irensten dugunean? Eta sudurretik odoletan hasten garenean? Galdera hauei eta beste batzuei erantzungo die Vidalek.
Bigarren orduko gonbidatua Galder Izagirre musikaria izango da. Zenbait taldetan parte hartu izan du bateria jotzaile bezala, hala nola, Berri Txarrak, Dut edota Kuraia taldeetan. Baina ostiral honetan proiektu berri batez hitz egiteko hurbilduko da 'Biba Zuek!' saiora: 'Bidegurutzean'. Galder Izagirre ETB1ek apirilaren 7an estreinatuko duen saio berriaren zuzendaria da. Musika izango du saioak ardatz nagusi eta Euskal Herriko hainbat musikariren elkargune izatea du helburu; hemengo musikariei ikusgarritasuna eman eta ikusleek euskal musikaren argazki osatuago bat eskaintzea.
Gainera, egun hauetan Galder Izagirrek Berri Txarrak musika taldearekin egin zuen azkenengo lana dago ikusgai euskal zinema aretoetan. Baita Madril eta Bartzelonako zenbaitetan ere. 'Dardara' izeneko dokumentalari buruz ari gara. Marina Lameirok zuzendu du eta oso kritika onak lortzen ari da. Bandaren ibilbideari errepasoa egiten zaio eta abestiek jarraitzaileei eragiten dieten sentimenduei buruz mintzatzen da.
'Biba Zuek!' saioa ostiral honetan izango da ikusgai 18.00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.