Borrar
Galdakaoko Udalak Gerra Zibileko biktimen aldeko omenaldia burutu zuen

Galdakaoko Udalak Gerra Zibileko biktimen aldeko omenaldia burutu zuen

Bertan, 1937ko maiatzaren 19ko bonbardaketan hil ziren 24 pertsonak omendu zituzten

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 21 de mayo 2019, 22:47

Galdakaoko Udalak Gerra Zibileko biktimen aldeko omenaldia burutu zuen pasa den astelehenean, maiatzak 20. Maximo Moreno enparantzan egin zen ekitaldian 1937ko maiatzaren 19ko bonbardaketan Plazakoetxen zegoen babeslekura ezkutatzera joan ziren 24 biktimak omendu zituzten. Andrea Arrizabalaga galdakoztar kazetariak gidatutako ekitaldia oroimenerako keinu bat izan zen. Bertan, bonbardaketa frankistaren 82. urteurrena omendu zuten

Hainbat izan ziren ekitaldira hurbildu ziren pertsonai publikoak: Iñigo Urkullu Euskadiko lehendakaria, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Ibon Uribe Galdakaoko alkatea, Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaia den Bea Ilardia, Galdakaoko Alkatetzarako hautagaia den Iñigo Hernando, Batzar Nagusietako presidentea Ana Otadui eta Gogora Institutuko zuzendaria Aintzane Ezenarro bertan egon ziren. Gainera, ordezkaritza instituzional honekin batera, biktima haien senideek, Korporazioak eta Galdakaoko herritarrek hartu zuten parte ekitaldian.

Ekimena Máximo Moreno Abesbatzaren kanta batekin hasi zen eta, emanaldiaren ondoren, minutuko isilunea burutu zuten, ezustean Maxam, lehengo 'La Dinamita' enpresaren sirena-hotsa entzuten hasten zen bitartean. Izan ere, enpresa horren sirena-hotsak hegazkin etsaiak heltzen ari zirela ohartarazten zien galdakoztarrei. Ondoren, Rosalía Morenok, 1937ko bonbardaketan hildakoen senitartekoak, euren omenez hitz batzuk esan zituen.

Andra Mari Dantza Taldeak eskainitako Ohorezko Aurreskuaren ondoren, eskaintza hasi zen, eta bertaratuek, tartean Lehendakaria zela, arrosa zuri bana ipini zuten Gerra Zibileko biktimak gogora ekartzeko altxatutako oroitarrian. Ekintza amaitu zenean, biktimen izenak irakurri zituen Andrea Arrizabalagak.

Juan Carlos Irizar oñatiar musikagile eta orkestra zuzendariaren 'Galdakaoko oroimen historikoa' kantak omenaldia girotu egin zuen. Eskaintza amaitu eta berehala, ekimenaren aurkezleak aitortza bat egin zion hainbat urtez Galdakaoko Udal Musika Bandako zuzendari izan zen Irizarri.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Galdakaoko Udalak Gerra Zibileko biktimen aldeko omenaldia burutu zuen