

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Sábado, 15 de marzo 2025, 22:22
Galdakaoko Herri Krosaren hamahirugarren edizioa apirilaren 27an egingo da (igandea), Udalak Galdakao Atletismo Taldearekin lankidetzan antolatuta. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, proba hori herriko kirol egutegian data esanguratsu bihurtu da eta ehunka korrikalari bilduko ditu Urreta kiroldegiaren inguruan, 11.00etatik aurrera.
Izena apirilaren 1etik aurrera eman ahalko da, asteartea, probaren webgune ofizialean (izena emateko epearen lehen egun horretan aktibatuko da esteka). Apirilaren 24a, osteguna, baino lehen izena ematen dutenek 10 euro ordainduko dute (2011tik aurrera jaiotakoek eta paralinpiar kategorian parte hartzen dutenek ez dute ordaindu beharko), eta probaren egun berean standean izena ematen dutenek 15 euro ordaindu beharko dute (adin txikikoek eta paralinpiar kategoriak, 5 euro).
Lasterketa herrikoia denez, runninga gustuko duen edonork parte har dezake, bai federatuek bai federatu gabeek. Gainera, parte hartzaile guztiek oroigarri gisa kamiseta bat jasoko dute dortsala hartzean, baita jaki eta freskagarriekin poltsa bana ere proba amaitzean. Azkenik, aipatzekoa da parte hartzen duten atletek Urreta kiroldegiko aldagelak erabili ahal izango dituztela, eta ez dela onartuko animaliekin parte hartzea, lasterketa ez oztopatzeko.
Benjaminak (2015 eta 2016 urteetan jaioak) Irteera ordua: 11.00etan.
Kimuak (2013 eta 2014 urteetan jaioak) Irteera ordua: 11:15
Kadeteak eta haurrak (2010, 2011 eta 2012an jaioak) Irteera ordua: 11:30
Paralinpiar kategoria Irteera ordua: 11:30ean
Gazteak (2008 eta 2009 urteetan jaioak), Juniorrak (2006 eta 2007 urteetan jaioak), Seniorrak (34 urtera arte) eta Beteranoak (35 urte edo gehiagokoak) Irteera ordua: 12.00etan.
Gizonezkoen eta emakumezkoen kategoria absolutuetako lehen hiru sailkatuentzat sariak eskudirutan emango dira: 175 euro (1.), 140 euro (2.), 100 euro (3.), 75 euro (4.) eta 50 euro (5.)
Kategoria absolutuan sailkatutako herriko lehenengo emakumearentzat eta lehenengo gizonarentzat saria
Kategoriak eta sariak
Ohikoa denez, eta bai probaren antolakuntza errazteko, bai parte hartzaileen esperientzia hobetzeko, Herri Krosa honako kategoria eta distantzietan banatuta dago:
Benjaminak (2015 eta 2016 urteetan jaioak)
Irteera ordua: 11:00etan
Distantzia: 600 metro. Itzuli bat A zirkuituari
Kimuak (2013 eta 2014 urteetan jaioak)
Irteera ordua: 11:15
Distantzia: 1.000 metro. Itzuli bat B zirkuituari
Kadeteak eta haurrak (2010, 2011 eta 2012an jaioak)
Irteera ordua: 11:30
Distantzia: 2.000 m. Bi itzuli B zirkuituari
Paralinpiar kategoria
Irteera ordua: 11:45ean
- 1. Kategoria egokitua (1.000 metro, itzuli bat B zirkuituari
- 2. Kirol trebetasunak (2.000 metro, bi itzuli B zirkuituari
Gazteak (2008 eta 2009 urteetan jaioak), Juniorrak (2006 eta 2007 urteetan jaioak), Seniorrak (34 urtera arte) eta Beteranoak (35 urte edo gehiagokoak)
Irteera ordua: 12:00etan
Distantzia Gazteak-Juniorrak: 3.854 metro. Bi itzuli C zirkuituari
Distantzia Seniorrak-Beteranoak: 7.708 metro. Lau itzuli C zirkuituari
Bestalde, sariak honako hauek izango dira:
- Gizonezko seniorrak: garaikurra + txapela
- Emakumezko seniorrak: garaikurra + txapela
- Gizonezkoen eta emakumezkoen kategoria absolutuetako lehen hiru sailkatuentzat sariak eskudirutan emango dira: 175 euro (1.), 140 euro (2.), 100 euro (3.), 75 euro (4.) eta 50 euro (5.)
- Kategoria absolutuan sailkatutako herriko lehenengo emakumearentzat eta lehenengo gizonarentzat saria
- Kategoria eta sexu bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuentzako garaikurrak
- Sari zozketa probak amaitzean
Udalak kirolari diren pertsona guztiak animatzen ditu ariketa fisikoa eta ohitura osasungarriak sustatzen dituen proba honetan parte hartzera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Premios a las mejores campañas publicitarias de España
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.