Paloma Rodriguez-Miñambres
Domingo, 29 de mayo 2022, 02:58
Literatur munduan sartzeko modu bat dira sariak; dena den, beti ez diete sarituei behar adinako oihartzunik bermatzen prentsan eta haien aintzatespena ezkutuan gera daiteke argitaratzen diren berrikuntzen artean. Hori jazo da Lierni Azkagortarekin iaz 'Iruña Hiria' VI. Nazioarteko Poesia Sariketa irabazi ondoren, eskarmenturik badu ere sorkuntza literarioan.
Publicidad
Olerki hauek egilearen lan-esperientzian dute oinarri sendoa -erizaintzan dihardu ogibidez- egituran zein gaitegian. Hots, gaixotasunak eta gorputza abiapuntutzat harturik, errealitatea ulertu nahian dabil poeta inguratzen duen orotan, baina bere burua bakartu gabe, gizakion bizi izatearen zauriak erakusgai.
Lierni Azkargorta Ruiz de Egino Denon Artean. 66 orr. 10 euro
Alde batetik, poema-liburua osatzen duten hiru atalen esangura -'Ektodermia garaikidea'; 'Inperio mesodermikoa' eta 'Endodermia arkaikoa'- honakoa da Azkagortaren hitzetan: lehenengoan, gaur egungo gizarteari egiten dio erreferentzia; bigarrenean, gorputzaren barnerako bidaiara eramaten gaitu; eta hirugarrena, pentsamenduen eta sentimenduen erreinu gisa planteatzen du, bihotzarena eta garunarena, alegia. Beste aldetik, erizaintzarekin erlazionatutako lexiko oparoa erabiltzen du idazleak eta aukeraketa horren bidez (anosmia, polipo, anputatu, blisterra) eguneroko egoera gogorrak, bizieraren estualdiak sublimatu egiten ditu. Termino horien lanketak batasuna ematen dio liburuari, gorputzaren gainbehera, heriotza, denboraren igarotzea ('Peter pandemia'), azalkeria ('Merkealdia'), ezinegona ('Isiltasunaren grabitatea'), besteak beste, islatzen dituelarik.
Poetaren begiradan bizialdiari buruzko gogoeta eratzen da modu organikoan, existentziak eman eta kentzen digunerako ez dagoela leungarririk ohartaraziz. Alabaina, poesiak emozioen katarsia eragiten du bizi-minaren haraindikotasunean, sentitzen eta arnasten dugunaren adierazpen eta ezagutza baliotsua eskainiz.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.