Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Fotolia
Gabonetako zuhaitza ondo apaintzeko aholkuak

Gabonetako zuhaitza ondo apaintzeko aholkuak

Etxeetan falta ezin daitekeen Gabonetako apaingarria da zuhaitza. Zurea guztietan politena izatea nahi baduzu, irakurri ondorengo trikimailuak

NAHIKARI CAYADO

Lunes, 13 de diciembre 2021, 20:11

Gabonetako une berezienetako bat etxea familian apaintzea da, eta nola ez, egun hauetako protagonista nagusia zuhaitza da. Jarri al duzu dagoeneko zurea? Adi, testu honetan hura apaintzeko hainbat dekorazio aholku eskainiko dizkizugu.

Lehenik eta behin kontuan izan beharrekoa: etxean jarriko duzun zuhaitz mota aukeratzea. Izei naturalak, plastikozkoak edo enborretatik edo adarretatik egindako beste minimalista eta ez tradizional batzuk izan daitezke.

Zuhaitz naturalak oso ukitu berezia emango dio zure etxeari. Mintegi batean eros dezakezu, eta jaiak igaro ondoren, lorategian edo zelai batean birlandatu, edo udaletxera deitu haren kudeaketaz arduratzeko.

Zuhaitz artifizial bat aukeratzen baduzu, aukeratu zure etxearen tamainarako neurri egokiak dituen bat. Izei berde bat edo guztiz zein partzialki elurtuta daudela simulatzen dutenak eros dezakezu.

Behin kokatuta, eta zuhaitzaren dekorazioak koherentzia estetikoa izan dezan, estilo zehatz bat aukeratu beharko duzu horretarako ere. Gaur egun dekorazio aukera ugari daude: dotorea, tradizionala, ekologikoa, haurrentzat edota estilo nordikokoak, besteak beste. Onena da zure etxearekin bat datorren dekorazio mota bat aukeratzea, polita geratzeko.

Aukeratu duzun estiloak markatuko du zure Gabonetako zuhaitzaren kolore-eskala. Adibidez, estilo klasikoa gustatzen bazaizu, konbinatu gorria, berdea eta urre kolorekoa. Ukitu dotore baterako ordea, aukeratu zuria eta zilarreztatua. Estilo eskandinaviarra lortzeko aldiz, tonu zuriak eta zurezko xehetasunak erabili beharko dituzu. Zure zuhaitza modu natural batean apaindu nahi baduzu, konbinatu berde mota desberdinak, eta zerbait desberdina eta haurrei zuzendua nahi baduzu, erabili pastel tonuko apaingarriak.

Argiak ezinbesteko apaingarriak dira ere Gabonetako edozein zuhaitzetan, berotasuna ematen baitute hain goiz iluntzen duen honetan. Gomendagarria da argiak apaingarrien aurretik jartzea, zuhaitzean hobeto integratu ahal izateko eta dena argiztatuta geratzeko. Erraza egiteko trikimailua zuhaitza inguratuz behetik gora joatea da.

Hemen ere nahi dituzun argiak aukeratu beharko dituzu: zuriak, koloretakoak, finkoak edo kliskatzaileak.

Apaingarriak

Une erabakigarriena dator, eta baita dibertigarriena ere: apaingarri guztiak jartzea. Horiek aurretik aukeratutako dekorazio-estiloari eta kolore-eskalari jarraitu beharko diete. Behin hori eginda, ez dago mugarik irudimenarentzat.

Bolak kolore bizikoak edo neutrokoak izan daitezke, kristalezkoak edo egurrezkoak. Beste elementu batzuekin osa ditzakezu: zintak, girlandak edo Gabonak gogorarazten dituzten irudiak, hala nola elur-malutak edo elur-oreinak.

Une hori aprobetxa dezakezu, halaber, Gabonetako dekorazioak familian egiteko. Ideia original bezala, zuhaitza konfitatutako laranja xerrekin, jengibrezko gailetekin edo etxeko txikiek egindako marrazki eta eskulanekin apain dezakezu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gabonetako zuhaitza ondo apaintzeko aholkuak