Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Gabonetako zuhaitza: bolek, lokarriek eta gainerako apaingarriek esanahi propioa daukate

Gabonetako zuhaitza: bolek, lokarriek eta gainerako apaingarriek esanahi propioa daukate

Adarretan zintzilikatzen ditugun kanpaiek, bolek eta sagarrek etorkizuneko mezu bat dakartzate. Zeintzuk diren jakin nahi?

Nahikari Cayado

Miércoles, 23 de diciembre 2020, 20:44

Gabonetako zuhaitza, Belenarekin batera, jai hauetako edozein etxetako oinarrizko protagonistetako bat da. Elementu apaingarri horren jatorria eskandinaviar herrialdean kokatzen da. Zein da baina zuhaitzaren jatorria? Zer esan nahi du Gabonetako zuhaitzaren apaingarri bakoitzak?

Gabonetako zuhaitzak bizitza sinbolizatzen du, edo hala uste dute behintzat eskandinaviarrek. Lehen kristauak Europa iparraldera iritsi zirenean konturatu ziren bertako biztanleek eguzkiaren eta ugalkortasunaren jainkoa zenaren, Frey-ren, jaiotza ospatzen zutela, zuhaitz bat apainduz.

Ekitaldi hori gaur egungo Gabon egunetako datekin bat zetorren, -egunak gora egunak behera. Horregatik, denbora pasa ahala, bi ohiturek bat egin zuten: herri horien ebanjelizazioarekin, zuhitzaren esanahaia 'birziklatu' egin zen, eta kristoren jaiotza ospatzeko erabiltzen hasi zen.

Pixkanaka, elementu erlijiosoak gehitu zitzaizkion zuhaitzaren dekorazioari, eta urte batzuren baitan, San Nikolasek, Aita Noelek, eta nola ez, gure Olentzerok, zuhaitzaren azpian opariak jartzeko ohitura gehitu zitzaien.

Etorkizuneko poza eta oparotasuna

Ba al zenekien adar bakoitzean jartzen dugun elementu bakoitzak esanahi bat daukala? Begira, sagarrek, esaterako, jatorrizko bekatua eta tentazioak sinbolizatzen zituzten, baina baita lurraren ugalkortasuna eta naturaren espiritu sakratuak ere. Argiekin batera, Gabonetako zuhaitzean dagoen apaingarririk zaharrena dira. Azken horrek haatik, Jesukristoren argia irudikatzen zuten. Amabirjinak Jesus askan erditu zuen unean mundura ekarri zuen argia, zehazki.

Belengo izarra bestalde, zuhaitzaren goiko aldean edo puntan jarri ohi dena, Jesusen jaiotza iragarri zuen izarra adierazten du. Eta Errege Magoei haurtxoaren askara eraman zien izarra, halaber. Koloretako bolek etorkizuneko poza eta oparotasuna adierazten dute. Aldi berean, lurraren ugalkortasuna eta naturaren espiritu sakratuak sinbolizatzen dituztenak.

Gabonetako kanpainak bere aldetik, alaitasunarekin eta albiste onen etorrerarekin lotzen dira. Izpiritu gaiztoak izutzen dituztela ere esaten da. Zuhaitzetan ere ez dira zekula pinaburuak falta. Horiek itxaropen eta hilezkortasunaren seinale dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gabonetako zuhaitza: bolek, lokarriek eta gainerako apaingarriek esanahi propioa daukate