Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Musikak garrantzi handia du gure bizitzan, baina urtean badira bi sasoi non pisu berezia irabazten duen. Udan, adibidez, hondartzako egunak luzatu egiten dira modako abestiaren erritmora. Gabonetan, aldiz, kantak ilusioz eta magiaz betetzen gaituzte. Asko izan dira gabonetako abestiak egin dituzten artistak baina gutxi batzuk mantentzen dira erreferente moduan. Hona hemen sasoi honi abestu dioten lau emakume.
1
Mariah Carey-k ahotsa jarri zion sasoi honetako abestirik ezagunenari: 'All I Want For Christmas It's You'. Urtero, milaka bider entzun dezakegu: dendetan, kalean..., baita gaztelaniaz Nancys Rubias taldeak egin zuen bertsioan ere ('El mejor regalo eres tu'). Artista honek urtero 600.000 dolarretik gora irabaz ditzake kanta honen egile eskubideei esker.
2
Bi maitale gabon gauean. The Pogues talde irlandarrak Cristy McColl kantariarekin batera grabatu zuen 'Fairytale of New York', askorentzan gabonetako abestirik onena dena. Kanta apostu bati esker jaio zen. 1985ean Elvis Costello musikaria taldearen ekoizlea zen eta gabonetako abesti bat egiteko kapazak ez zirela esan zien. Bi urte geroago, 'Fairytale of New York' grabatu zuten.
3
Country-aren erreginak 60 urteko karrera du musikan. Denbora horretan gutxi izan dira Dolly Partonek grabatutako gabonetako diskoak. Hala ere, bere 'curriculum'-ean zenbait album esanguratsu ditu. 1984an Kenny Rogersekin batera bi aldiz platino izan zen kolaborazioa egin zuen eta 2020 honetan beste gabonetako disko bat atera du. Urte arraroa izan da baina, gutxienez, Dolly Partonen ahotsa dugu alaitzeko.
4
Nork imagina lezake 'Last Christmas' inoiz diskoteka batean dantzatzeko modukoa izango zenik? Cascada dance taldeak lortu zuen. Bertsio honekin saila da dantzan ez hastea. Harreman bateko porrotari buruzko idatzi den kanta bati buelta eman eta himno alai bihurtu zuten Cascadako kideek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.