![Gabon kantak gustuko ditugu?](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/201912/19/media/cortadas/gabon.kantak-kSMF-U90981954780J7B-1248x770@El%20Correo.jpg)
Gabon kantak gustuko ditugu?
Buru-belarri ·
Egun hauetan 'Olentzero' eta 'Hator hator' bezalako 'hit-ak' entzuten ditugu nonahiSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Buru-belarri ·
Egun hauetan 'Olentzero' eta 'Hator hator' bezalako 'hit-ak' entzuten ditugu nonahiAskotan entzun duzu. Agian azken egun hauetan ere. Mariah Careyk abesten duen 'All I want for Christmas is you' klasiko bat da. Urtero gurekin daukagu, turroia, opariak eta elur malutak bezala. Baina aurtengo Gabonak bereziak dira abeslari estatubatuarrarentzat. Lehenengo aldiz Bilboardeko zerrendaren postu gorenera heldu da abesti horrekin. Bazen garaia. Mundu osoan zehar hedatu den melodia da eta.
Askotan esan dut gabon kantak gorroto ditudala. Ufff. Egun hauetan hipermerkatu batera joatea arrisku handiko ekintza da niretzat. Melodia itsaskorreko kantak behin eta berriro. Zelako playlista! Ezin duzu burutik kendu. Bertako langileek ez dakit nola egiten duten... Soldata bikoitza merezi dute horrengatik 'bakarrik'.
Mariah Careyren abestia ez zait hain astuna iruditzen. Hori egia da. Baina 'Campana sobre campana' eta 'yomerremendabayomerremendé' -haurtzaroan hitz bakarra balitz bezala abesten nuen- bezalako kantak... hau asperraldia! Errepertorioa noizean behin aldatuko bagenu behintzat...
Izan ere, Love of lesbian, Supersubmarina, Mecano, las Nancys Rubias... genero desberdinetako banda askok gabon kantaren bat grabatu dute. Tira, ez dira betikoak behintzat. Letra eta ahots desberdinak. Gabon kanten munduan oasis bat topatzea bezala da.
Eta Olentzeroren kanta, zer? Aitortu behar dut oroitzapen ederrak ditudala abesti honekin. Irakasleak 'Hator hatorren' letra erakutsi zigula gogoratzen dut ere. Lau urte izango nituen. «Txipli txapla pun» esatea izugarri gustatzen zitzaidan.
Orduan, zer? Ba, antza denez ez naiz Grinch musikala. Uste baino tolerantzia handiagoa dut. Agian aurten 'All I want for Christmas' madarikatu hori behin baino ez dudalako entzun. Eguberri on!!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.