Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Amir Nasr-Azadani. E.C.
Futbola, identitateak eta Amir

Futbola, identitateak eta Amir

Bete-betean ·

Qatarren jokatu den munduko futbol txapelketaren inguruan badira zenbait gai aipagarri futbolaz aparte

Miércoles, 21 de diciembre 2022, 10:36

Bukatu berri den munduko futbol txapelketan bi talde aipatu nahi ditut, Frantziakoa eta Marokokoa, nazio-identitate aniztasunaz hitz egiteko. Txapelketa horretan futbolariek aukeratu dezakete, salbuespen batzuekin, zein selekziorekin jokatu. Marokok talde bikaina eraman du Qatarrera. 26 jokalarietatik zortzi bakarrik jaio dira herrialde horretan. Haietako batzuek bere jaioterriko selekzioan jokatzeko aukera izango zuten segur aski, baina indartsuagoa izan da beren gurasoengandik hartutako nazio-identitatea. Lau jokalari marokoar Belgikan jaiotakoak dira. Bi nazionalitate eta hiru hizkuntza ofizial dituen estatu horretan biziki ospatu zuen hango marokoar komunitateak Marokoko selekzioak belgikarra eliminatzea. Beste horrenbeste gertatu zen Espainian. Gero eta zabalduago daude Europako estatu askotan autoktonoaz aparteko identitateak dituzten komunitateak. Kasu batzuetan nahiko itxiak dira komunitate horiek, ez bakarrik hizkuntza, kultura eta erlijio komunak izateak hori eragiten duelako, baizik eta baita politika publiko okerrek -eskoletan eta auzoetan- ghettoak sortu dituztelako.

Frantziar selekzioari dagokionez, 26 jokalarietatik 23 herrialde horretan jaiotakoak dira; 13 guraso afrikarren semeak dira. Halaber, beste 37 jokalari frantsesek beste selekzio batzuetan parte hartu zuten. Frantziar herritarren dibertsitatea agerian jartzen duen neurrian hori positiboa dela esan daiteke. Baina onak al dira integrazio eta kohesio sozialak han? Ezin baietz esan; bizikidetzaren ordez askotan koexistentzia baino ez dagoela dirudi.

Amir Nasr-Azadani iraniarra da, eta futbolaria. Aiatolen erregimenak heriotza-zigorra jarri dio. Zigor hori debekatuta egon beharko litzateke mundu osoan, baina zenbait estatutan (AEBko batzuetan ere) aplikatzen da oraindik. Iraniar horren aurkako epaiketak ez zituen garantia oinarrizkoenak bete, eta berak ukatu egin du leporatzen dioten delitua. Kondenaren benetako arrazoia, dena den, erregimenaren aurkako protestetan parte hartzea da. 20 lagun daude heriotza-zigorrarekin. Bi, jada, exekutatu dituzte, jendaurrean urkatuz. Ez Qatarreko mundiala antolatu dutenek ezta jokalariek ere ez dute ezer esan Amirren egoerari buruz. Qatarrek harreman oso onak ditu Iranekin, eta diru eta gas piloa dauzka. FIFAK negozio onak egin eta bideratu ditu mundialarekin, baina giza eskubideak jokoz kanpo egon dira txapelketa horretan. Dirua ahalguztiduna da gaur egun. Ustelkeria-kasu bat deskubritu berri da Europar Parlamentuan, eta Qatarreko dirua zegoen tartean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Futbola, identitateak eta Amir