
NAHIKARI CAYADO
Sábado, 3 de abril 2021, 13:06
Marrubiak edota gereziak fruitu gorrien familia erraldoiaren zati dira. Elikagai talde horren izena bere kolore indartsu eta bereizgarriari zor zaio, baina, egia esan, ahabiak eta masustak bezalako elikagaiak daude, hain ilunak izan arren, (ia urdinak baitira) fruitu multzo berekoak direnak. Antioxidatzailez eta bitaminez kargatuta, egunean basoko fruta eskukada bat kontsumitzeak onura handiak ekar diezazkioke zure osasunari. Gehiago jakin nahi?
Publicidad
Fruitu gorriek dituzten antioxidatzaile kopuruak antiinflamatorio natural handi bat bihurtzen ditu. Propietate horrek lagundu egiten du, ez bakarrik tokian tokiko mina eta hantura murrizten, baita arazo kronikoak baretzen ere, hala nola artrosia edo kolon narritagarria.
Aipatzekoa da ere fruitu gorriak, ahabikoa bereziki, basodilatatzaileak direla, eta horrek nabarmen egiten diola mesede zirkulazio-sistemari, arteria-presioa gutxitzen baitu. Gainera, fruta mota hori eta bere propietate nutrizionalak oso lagungarriak dira LDL kolesterola edo, 'kolesterol txarra', murrizteko, horrela HDL kolesterol maila, edo 'kolesterol ona', areagotuz. Arterien osasunerako kaltegarria den kolesterol mota kentzeak arazo kardiobaskularrak eta bihotz-erasoak prebenitzen laguntzen du ere.
Eta nola ez aipatu fruta horiek guztiak oso baxuak direla kalorietan, eta, beraz, snack, postre edo merienda osasungarri ezin hobean bihurtzen direla. Gainera, zuntzean duten aberastasun handiak oso elikagai asean bihurtzen dituzte ere. Ondorioz, hesteetako mugimenduak erregulatzen dituzte, gasak eta idorreria prebenitzen lagunduz. Fruitu gorriak, era berean, desintoxikatzaile naturalak dira bere propietate diuretikoei esker, gorputzari toxinak ezabatzen laguntzen baitizkiote.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El PRC elegirá en primarias al sucesor de Miguel Ángel Revilla el 4 de mayo
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.