!['Friends'eko aktoreek 3 milioi dollar irabazi dituzte aurtengo saio berezia egiteagatik](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202106/07/media/cortadas/friends-reunion-kbVE-U140587615846hEF-1248x770@El%20Correo.jpg)
!['Friends'eko aktoreek 3 milioi dollar irabazi dituzte aurtengo saio berezia egiteagatik](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202106/07/media/cortadas/friends-reunion-kbVE-U140587615846hEF-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Pello Zupiria
Viernes, 4 de junio 2021, 23:16
Urte historikoa da aurtengoa telesailei dagokionez, 90eko hamarkadako kuadrilla famatuena berriz elkartu baita kameren aurrean. Mendebaldean gutxi izango dira behin edo behin Monica, Chandler, Joey, Ross, Rachel eta Phoebe lagunekin barre algara egin ez dituztenak. Bada, HBO Maxek lortu du, azkenean, pertsonaia horiei bizia eman zieten aktoreak telesaila grabatu zuten 'set' berean batzea. 'Friends: The Reunion' joan den astean estreinatu zen.
Azken urteetako 'sitcom' famatuaren emisioa ez da inoiz eten saioa amaitu zenetik. Arrakasta itzela izan zuen martxan zegonenan, eta behin bukatuta, berdin jarraitu zuen. Baina, barre algarak eragiteko fabrika izateaz gain, milioiak irabazi zituen saioa ere izan zen. Adibide bat jartzearren, Jennifer Aniston, Courteney Cox, David Schwimmer, Matthew Perry, Matt LeBlanc eta Lisa Kudrow telebistako aktorerik hoberen ordainduenak izan ziren: episodio bakoitzeko milioi bat dollar ordaintzen zieten azken denboraldietan.
Hori duela 17 urte izan bazen, imajinatuko zenuen dagoeneko aktore zerrenda berriro elkartzea, mundu zabalean ezagun egin zituen telesailaren inguruan hitz egiteko, ez dela operazio merkea izan. Guztiz kontrakoa. 'The Hollywood Reporter' egunkariak argitaratu zuenez, telebista izar hauek orduko soldata hirukoiztu egin dute egun bakar bateko lanerako: bakoitzak 2,5 eta 3 milioi dollar artean eskuratuko ditu soilik saioan parte hartzeagatik.
Bestalde, nahiz eta saioa 2004an bukatu, 'Friends' mundu osoko telebista kateetan ematen jarraitu dute, eta horrek ere mozkin garrantzitsuak eman dizkie aktoreei. 'USA Today' webgunearen arabera, Jennifer Aniston, Courteney Cox, David Schwimmer, Matthew Perry, Matt LeBlanc eta Lisa Kudrowri urtero 20 milioi dollar ordaintzen dizkiete kapituluen emisioak sortzen dituen diru sartzeak direla-eta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.