André Bretonek 'Nadja' eleberria idatzi zuenean, garai bateko ethos edo bizi-tzarekiko sentimendu orokor bat deskribatu zuen. Sentimendu horren muinean zoriarekiko jarrera irekia zegoen. Bretonen nobelak zoriaren eskuetan jartzen zuen subjektu surrealista. 'Nadja'ren istorioan gertakari batzuk patuaren irristada ziren; besteak, ordea, amildegia. Kasu guztietan, Parisko kaleetan zehar halabeharrak ekar zezakeena onesten zuen Bretonek.
Publicidad
Zoriaren erabilera artistikoa ez zen mugimendu surrealistak bakarrean egindako aurkikuntza. Aldez aurretik Dadak eta bere ordezkari nagusi Marcel Duchampek beso zabalik onartu zuten ustekabea. Horren adibide da Duchampen 'Le Grand Verre' (Beira Handia) ezaguna, istripu batean hautsi ondoren egileak bukatutzat eman zuena.
Lehen Mundu Gerrak europar kulturan orbain iraunkorra utzi zuen. Horren lekuko dira literaturan T.S. Elioten 'Lur eremua' (1922) eta filosofian Edmund Husserlen europar zientzien krisialdiari buruzko liburua (1936). Garai hartako europar intelektual multzo bat ohartu zen garapen zientifikoa boterearen eskuetan jarria zela, elkarbizitza xehatzeko helburuarekin batik bat. Horri aurre egiteko atzeman zuten giro artistikoetan arrazionaltasunaren uztarritik askatzeko beharra.
Noticia Relacionada
Arrazoi hauengatik guztiengatik pentsa daiteke Frida Kahloren bizitza artistikoa Duchampen eta Bretonen zoriaren estetikaren burutze garbiena dela. Fridaren kasuan, hemezortzi urte zituela, halabeharrak ezbeharraren antza hartu eta betiko zauritu zion gorputza. Hor hasi zen Frida Kahlo bere identitatearekiko eta munduarekiko harremana pintatzen.
Harreman hori ongi azaltzen da 'Las dos Fridas' 1939ko koadroan. Bertan, Fridaren irudi bikoiztua ageri zaigu, mendebaldeko erara eta mexikar erara jantzita. Jantziak moda edo garai batean indarrean dagoen kultura ordezkatzen duela esan daiteke, aro bat definitzen duten ideiak eta praktikak. Hegelen hitzetan hori da «aroaren izpiritua». Aro horren izpiritua ondo adierazten zuen aurrerapenaren ideiak, arrazionalitate teknikoak bultzatzen zuena.
Publicidad
Pentsamenduaren arloan, ideia horiek Heideggerren esaera ezagun batean islatzen ziren: eskura izatea (Vorhandenheit) da munduaren ezaugarri nagusia. Irudiaren bikoizpena gailentzen den kultura horren bikoizketaren zeinua izan daiteke. Koadroa modu horretan interpretatzen badugu, norbere identitatea ohartuko litzateke bere barnea bitan banatuta dagoela. Alde batetik, Mendebaldeko identitatea dago, gauzak eskura izatean oinarritzen dena eta arrazionalitatearen babespean mundua eskuratzen saiatzen dena. Aldi berean ohartuko litzateke bere baitan diferentzia ukaezin bat dagoela. Diferentzia hori nabaritu zen unibertsaltasun ahaltsuaren itzalean zeuden kultura partikularrak suspertu zirenean. Orduan, Mendebaldeko modernitatearen itzal sakonaren ikur gisa, hitza hartu zuten kolonia-osteko mugimenduek.
Garai hartako Theodor Adornoren dialektika negatiboa da europar pentsamenduan identitatearen barne-kohesio faltaz egindako gogoeta sakonena. Frida Kahloren koadroan identitate bi horien artean bihotzezko lotura bat dago. Frida izenak berak germaniar 'Fried' (bakea) darama sustraian eta bihotzak gidatutako adiskidetze bat adieraziko luke.
Publicidad
Surrealismoak eragindako interpretazio bat egiten badugu, pentsa daiteke Frida izenak 'Freida' (askea-hor) esanahia ere barnean daramala. Muinean, Frida izango litzateke identitate aske bat. Aipatu dugun mendebaldeko arrazionalitatearen baitan emakumearen bertutea zuhurkeria zen. Lévinasen filosofian, esate baterako, emakumezkoa Bestea da non diskretuki absentzia bat den haren presentzia («L'Autre dont la présence est discrétement une absence»). Frida, ordea, ez zuen zuhurkeriak aldentzen.
1945eko 'Sin esperanza' koadroan bere ahotik ateratzen dira mota guztietako izakiak. Halabehar biografikoak elbarritu duen gorputz baten adierazpen indartsua da. XX. mendeko pentsamenduan, existentzia hitzak kanporatze prozesu bat adierazten du. Fridak erakusten duena da kanporatze hori funtsezko arbuiatzea bilakatu daitekeela. Ahoa, alabaina, munduaren eta emakumearen harreman sinbolikoak bideratzen dituen mintz ere bada. Horrela, Fridaren koadroak adierazi diezaguke saminak izaki guztiekiko elkarkidetasun lokarria indartzen duela. Gorputz elbarriak berdinketa ontologiko bat eragingo luke, izakien unibertsaltasun argitsuagoaren ezaugarria. Beraz, Frida Kahloren arteak subjektu eskuratzailea eta ahaltsua erlatibizatzen du eta unibertsaltasun argitsu bat ematen du aditzera.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Te puede interesar
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.