Borrar
Fred Dekker. Europa Press
Fred Dekker gidoilari eta zuzendari estatubatuarrak jasoko du FANTastikoaren Izarra saria

Fred Dekker gidoilari eta zuzendari estatubatuarrak jasoko du FANTastikoaren Izarra saria

Bilboko Udalak antolatzen duen jaialdiaren 25. edizioa maiatzaren 2tik 11ra bitartean ospatuko da

El Correo

Viernes, 29 de marzo 2019, 13:14

FANT zinemaldi fantastikoak Fred Dekker gidoilari eta zuzendari estatubatuarrari emango dio jaialdiaren 25. edizioko FANTastikoaren Izarra saria, genero fantastikoan eta bereziki 1980ko hamarkadako 'terror teen' izenekoan egindako ibilbidea aintzatesteko.

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT-en 25. edizioa maiatzaren 2tik 11ra bitartean ospatuko da, eta zinemagile estatubatuarrak zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian jasoko du saria, maiatzaren 3an, 20:00etatik aurrera, Campos antzokian, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Fred Dekker San Franciscoko badiaren inguruan jaio eta hazi zen, eta bertan hasi zen zortzi milimetroko filmak egiten 12 urte zituela. UCLAn graduatu ostean, 'House' (1986) komedia ezagunerako istorioarekin hasi zuen bere lan ibilbidea. 'Night of the Creeps' (1986) bere lehen film luzea idatzi eta zuzendu ondoren, umetan hainbeste maite zituen Universal etxeko munstroen filmei eskainitako omenaldiarekin jarraitu zuen: 'The Monster Squad' (1987, Shane Black-ekin batera idatzia).

1991ean, Denzel Washington protagonista zuen 'Ricochet' thrillerrerako eta 'If Looks Could Kill' akziozko komediarako jatorrizko gidoiak idatzi zituen. Halaber, HBO kateko 'Tales from the Crypt' saileko zenbait saio idatzi eta zuzendu zituen (1989-1996) eta 'RoboCop 3' (1993) zuzendu zuen, Frank Miller komikiaren legendarekin batera idatzia. 2001ean, 'Star Trek: Enterprise' telesaioaren ekoizpen aholkulari izan zen, bai eta Shane Black-ek zuzendutako 'Predator' (2018) lanaren idazleetako bat ere.

Fred Dekkerren lanak Drakula Kondearen Sozietatearen, Saturno Sarien, Rondo Sarien eta Bruselako Zientzia Fikziozko eta Fantasiazko Zinearen Nazioarteko Jaialdiaren aintzatespena jaso du. 2016an, odoleztatutako motozerra baten itxura duen Bruce Campbell zine jaialdiko Groovy As Hell sariaren lehen irabazlea izan zen.

Joe Dante zuzendari estatubatuarrak jaso zuen iaz FANTastikoaren Izarra saria, eta Barbara Crampton antzezle estatubatuarrak 2017an. FANT 25ek J. A. Bayona zinemagile bartzelonarrari ere emango dio FANTastikoaren Izarra saria, zinemaldiaren amaiera ekitaldian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Fred Dekker gidoilari eta zuzendari estatubatuarrak jasoko du FANTastikoaren Izarra saria