Borrar
Air France konpainiaren hegazkina. Efe
Air Francek hegaldien eskaintza handituko du Loiuko aireportuan

Air Francek hegaldien eskaintza handituko du Loiuko aireportuan

%30 hegaldi gehiago eskainiko ditu eta Charles de Gaulle aireportura doazen hegazkinen terminal aldaketak nazioarteko lotura ibilbideak ahalbidetuko ditu

unai sarriugarte

Viernes, 12 de abril 2019, 00:31

Air Francek %30 handiagotuko du hegaldien eskaintza Loiuko aireportuan. Udaldia dela bide, Boris Darceaux iberiar penintsulako Air France-KLMren presidenteak aditzera eman ditu konpainiak Loiuko aireportuan eskaintzen dituen hegaldiek izango dituzten nobedadeak.

Hiru izango dira airelinea frantsesak eskainiko dituen berritasun garrantzitsuenak. Batetik, eta lehenago aipatu bezala, eskaintza %30 handituko da Loiuko aireportuan. Bestetik, Charles de Gaulle aireportura doazen hegaldien terminal aldaketak nazioarteko lotura ibilbideak ahalbidetuko ditu. Gainera, Air Francek Loiutik egiten dituen ibilbideetarako hegazkin handiagoak eskainiko dira.

Pasa den martxoaren 31tik hegaldien zerbitzua kontratatzeko aukera dago. Eskaintza %30 handitzeak 150.000 plaza salgai egotea suposatzen du. Era berean, KLM-k 2014. urtetik Amsterdamera eskaintzen duen ibilbidearekin batera, 84 hegaldi izango dira aire konpainiak eskainiko dituenak.

Bestalde, aipatutako berrikuntzak ibilbide hauek egiteko erabiltzen ziren hegazkinak aldatzea ekarri du. Hortaz, Enbraer izeneko hegazkinen ordez, Airbus A318a eskaintzen hasiko da Pariseko ibilbidean. Hegazkinen aldatzeak 76 eta 100 bidaiarietatik 126ra igarotzea suposatuko du.

Darceauxek Loiuko aireportuak konpainiarentzat duen garrantzia nabarmendu zuen. Air France-KLMko presidenteak dioenez: «Bilbok gero eta jende gehiago erakartzen du eta azken urteotan kongresu eta ekitaldi erraldoiak jasotzen ari da». Horregatik inbertitzen dute hainbeste Loiuko aireportuan.

Hemeretzi urte bete dira Air France Loiuko aireportura heldu zenetik. Darceauk jasotzen duten hartu-emanarekin oso pozik daudela gaineratu du. Bere esanetan: «Loiuko aireportuaren alde apustu egiten jarraituko dugu, izan ere, emaitza oso onuragarriak lortzen ari gara».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Air Francek hegaldien eskaintza handituko du Loiuko aireportuan