Ez nuen inoiz pentsatu zutabe hau 'El Chiringuito' programari buruz hitz egiten hasiko nuenik. Baina hala da. Aste honetan telebista saio horretan Real Madrileko presidenteari elkarrizketa bat egin zioten Superliga madarikatu hori defendatzeko. Lehiaketa ez zait batere gustatu baina bere hitzak are gutxiago. Déjà vu bat sentitu nuen. Florentino Pérezek aberatseentzat sortu nahi duen liga horrekin «fulbola salbatu» nahi duela adierazi zuen. Eta argudiatu ere. Bere ustez, klub handien dirutzari esker bizi dira talde xumeak. Bai zera...
Publicidad
Harira. Déjà vu bat izan nuen 'Futbola salbatzearen' ideiak 'Gabonak salbatzearen'ak sortarazi zidan haserre bera eragin zidalako. Arrazoi desberdinengatik, noski. Baina sentsazio antzekoa. Horren B aurpegiak kontraindikazio ugari ditu. Gabonetan pertsona ugari kutsatu ziren eta oraingoan kluben arteko desberdintasunak handitzea da lortuko den bakarra. Eliteentzako liga sortzea da helburua, ez talde txikiek galdu duten dirua berreskuratzea.
Eta zergatik kontatzen dizuet hau guztia musikari buruzko zutabe batean? Ba hitz horiek gogoeta sakona egitera bultzatu nautelako. Badirudi futbol talde handiak 'salbatzea' ezinbestekoa dela gizakiok aurrera egin ahal izateko. Ba ez. Argi dago ezetz. Florentino Pérez larritu egin da gazteek ez dutelako lehen bezain beste norgehiagoka ikusten. Eta non dago arazoa? Berarentzat argi dago etekin ekonomikoetan dagoela, baina besterik ez. Agian gazte horiek partidu bat ikusi beharrean mendira joan dira, kostaldean disfrutatzen ari dira, erakusketa bat ikusten ari dira edo liburu bat irakurtzen. Horrelako gauzak galtzea da arazorik larriena, ez egunero futbola ikustea.
Gazteak irakurtzeari utzi diotela jakitea da arduratu behar gaituena. Ez dutela musika entzuten, ez dutela museoak bisitatzen, edo zineak... Arazo larriak datoz jendeak kulturari bizkarra ematen dionean. Baina ez da mundua amaituko futbol talde aberats batek bost milioi euro gutxiago irabazi baditu pandemia garaian. Ez dut arrazoibide horrekin bat egingo. Eta txiroak hain txiro ez izateko aberatsak aberatsago izan behar dutela adierazi zuenean... Mesedez!
Behintzat badirudi Superliga hau 'miniliga' bihurtuko dela talde gehienek uko egin diotelako dagoeneko. Beraz, hezkuntzaren Superliga moduko bat sortu arte, liburuei, arteari eta musikari eman diezaiegun merezi duten lekua. Eta behingoz «Kultura salbatu» nahi duzuenean, zuen alde izango nauzue.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.