Rosalia eta fusioaren haterrak
Buru-belarri ·
Rosalia izar disdiratsua da gaur egun, nahiz eta bere musika gorroto duten purista ugari egon. Agian kontuan hartu ez dutena da Enrique Morentek eta Kamaronek ere gauza bera egin zutelaBuru-belarri ·
Rosalia izar disdiratsua da gaur egun, nahiz eta bere musika gorroto duten purista ugari egon. Agian kontuan hartu ez dutena da Enrique Morentek eta Kamaronek ere gauza bera egin zutelaUrtarrilean Granada bisitatu nuen, baina ez naiz hona etorri nire oporrei buruz hitz egitera. Lasai, ez zaituztet aspertuko bertan atera ditudan argazkiekin, ezta jandako tapen errezetekin ere. Baina bertako soinuaren inguruan mintzatuko natzaizue. Onartu behar dut ez naizela flamenkoan aditua, baina miresmenarekin jarraitu izan dut beti. Batez ere, horregatik. Ondo ezagutzen ez dudana errespetuz tratatzea gustatzen zaidalako.
Publicidad
Hala ere, gaurkoan flamenkoari buruz hitz egingo dizuet. Edo hobeto esanda fusioaren eta puristen arteko eztabaidari buruz. Aspaldiko debatea eta gaurkotasuneko kontua.
Euskal kulturan Fermin Muguruza, Esne Beltza eta Korrontzi aipatu ditzakegu, besteak beste. Hurbileko kasu ugari ditugu. Baina aurreratu dizuedan bezala, gaur Granadan entzundakoari buruz hitz egingo dizuet. Eta Granadan, batez ere Sacromonte auzoan, flamenkoa da nagusi. Baita aldameneko auzoan ere, Albaicinean. Bertan jaio zen musika genero honen izen propio bat: Enrique Morente.
Kantaoreak 'nahi zuena' egiten zuen. Flamenkoa bere abestien ardatza zen, bai, baina jolasteko askatasun osoa zeukan. Rock, jazz, pop... genero guztiek Andaluziako soinuekin bat egin dezaketela erakutsi zigun. Izan ere, urte batzuk lehenago Camaron de la Islak egindakoa egiten jarraitu zuen. 'La leyenda del tiempo' albuma diodanaren eredurik onena izan daiteke. Eta Espainian egindako diskorik onenetarikoa ere bada. Zalantzarik gabe.
Baina urte asko pasa dira Morente eta, batez ere, Camaron galdu genituenetik. Kulturak galdu zuen haien heriotzekin, baina musika aurrera doa eta bidean izen propio berriak sortu dira. Gaur egun flamenko modernoa edota beste generoekin egindako fusioari buruz mintzatzen bagara, ezinezkoa da Rosalia ez aipatzea. Egun, Espainiako artistarik entzunena, sari gehien lortzen dituena eta gero eta jarraitzaile gehien dituena da. Hori bai, puristek ez dute gauza bera pentsatzen. Hater horietako ugari ditu.
Aberrazioa, iraina... mota guztietako adjektiboak erabili dituzte azken hilabete hauetan flamenko klasikoaren maitaleek Bartzelonako artista definitzeko. Ulertu dezaket gustuko ez izatea. Normala da. Baina 'Pienso en tu mirá' bezalako abestiak errespetu falta direla diotenek ziur Camaron eta haien jarraitzaileen musika miresmenarekin entzun dutela. Berria arraroa da beti. Desberdina. Beraz, klasikoak errespeta ditzagun, baina, hori bai, datorrenari atea itxi barik.
Publicidad
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.