Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Garai batean, joan den mendearen bukaeran, Bilboko Umore Ona tabernako parrokianoak ginen biok. Noizbehinka kañak partekatzen genituen hor eta zenbait kontzertutan kartela partekatu genuen baita ere. Nik Zaraman abesten nuen eta Fitok Platero y Tú taldean.
Halabeharrez, Fito y Los Fitipaldis taldearen lehenetariko emanaldi bat ikusteko aukera izan nuen, Sopelako Arrietara hondartza ondoan dagoen Sunset tabernan.
Bere ibilbidean ardatz izan diren ezaugarriak bazeuden orduan marraztuak, nahiz zirriborro moduan izan: distortsiorik gabeko rocka eta oso ondo landutako bertso intimistak, askok alferrik imitatu nahi izan dituztenak. Irratiarekin maitasun-harreman bat daukaten konposizioak.
Hogeita hamar bat lagun bildu ginen hor, eta oro har, denok lagunarteko bat-bateko esperientzia baten aurrean geundela uste genuen. Zeinek esango zigun orduan, handik urte gutxira ikusle gehien biltzen duen taldea bilakatuko zela. Abenduaren 4an eta 5ean BEC areto erraldoia gainezka jarriko du berriro. Biran izango diren gainerako hemezortzi ikuskizunetan gertatuko den legez. Bere Zabala kaleko pisuan trenbideei begira amets egiten zuen mutilak mundua dauka orain bere oinpean.
Harrezkero bion arteko topaketak ez dira horren sarritan gertatu, eta, normalean, diskoren baten promozioan eta antzeko ekitaldietan izan dira.
Joan den astean hain zuzen, hitzordua neukan berarekin irratian elkarrizketa bat egiteko, 'Fitografía' izeneko bildumaren promozioan dabil eta. Galdeketa prestatzeko, prentsa idatzian emandako adierazpenen errepasoa egin nion eta... hara!, a zer nolako titulu sorta!
«Kataluniako gatazka konpontzeko, Puigdemonti eta Rajoyri MDMA emango nieke, oso droga ona baita maitasuna eragiteko». «España, trapu ziztrin bat defendatzeko bi tiro emango lizkizukeen tipo arruntez beteta dago». «Bai, bilduma bat ateratzen ari naiz, ezin nuelako ezer berririk asmatu». «Drogazalea zarenean, betirako zara drogazalea, nik ahaleginak egiten ditut droga ez erabiltzeko, baina batzuetan...». «Musika eta politika biltzen direnean, izorratua beti musika izaten da». «Gamelu gisa oso aditua zelako kontratatu nuen nire managerra…».
Esan beharrik ez, elkarrizketa horien guztien iruzkinetan, irainak eta hitz gordinak agertzen dira etengabe. Agian egin duen «bekaturik» handiena, nori bozkatu dion esatea da: «Hiru aldiz bozkatu dut, batean Podemosi, beste batean Julio Anguitaren Ezker Batuari eta udal hauteskundeetan EAJri bozkatu nion, alkategaia nire gustukoa zelako». Vade Retro! Milaka soinekoren urradurak entzun daitezke nonahi!
Berak komentatu zidanez «Ni gitarra jotzen duen tipo heldu bat naiz, besterik ez; jakinduriaz beteriko erantzunik nahi izanez gero, jakintsuengana joan daitezela».
Barreari eman zion Cabrales jaunak, berak emandako harribitxien zerrenda irakurtzen nionean. «Bah!, hemen ez gaude ohituta zintzotasunez jokatzera, baina nik ez dakit beste era batean egiten».
Ez da Fito hitz egiteko orduan xuhur aritu denetarikoa izan inoiz, baina azken bolada honetan, sekula baino argiago eta zuzenago hitz egiten duelakoan nago. Badirudi lagun artean esango lukeena mundu guztiari ere esatea erabaki duela. Eta ezbairik ez, eskertzekoa da. Berak horren luma finez idatzi zuenez: «Sé que soy mucho más guapo/ Cuando no me siento feo».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.