Borrar
Programan parte hartu duten bi mutil.
First Dates

First Dates

Adarraren puntan ·

Domingo, 27 de septiembre 2020, 23:05

Gertrudis dantzan dakien eta lagun egingo dion gizon baten bila dabil. Eugeniok, bere urruneko herriko bakardadean laguntzeko emakume bat nahi du; han etxe on bat eta zenbait lursail ditu. Lehen begiratuan, Gertrudis txikiegia eta arruntegia iruditu zaio jantzietan, baina, hori bai, irribarre atsegina du eta umoretsua dirudi. Eugenio ere ez da hark espero zuen gizona. Zakarregia iruditu zaio, eta alitosi pixka bat ere badu. Afarian, ordea, puntu batzuk irabazi ditu, gizalegez jokatu baitu. Hala ere, gizonak huts egin du  emakumearen adina kalkulatzean (74 urte ditu, eta ez berak esandako 79).

Tarteka-marteka mahaikide bakoitzaren iritziak eskaintzen dizkigute. Horrela jakingo dugu Gertrudisi ez zaiola gustatzen tipoak mintzagai guztiak atera behar izatea. Eugenio, bestalde, apur bat aztoraturik dago Gertrudisek etxeko lanei buruz dituen iritziekin, apur bat «erlaxatuak» somatu baititu.

Ikusleak  epaitu eta jarrera hartzen du: «Honek ez du funtzionatuko, andrea atsekabetuta dago, kalabazak emango dizkio». «Ez dut uste, bera oso pozik agertu da gizona ordaintzen tematu denean, emakume hori miseria gorrian dago, baietz beste zita bat onartu…» . Publizitatea.

Iragarkien ostean, aurkezleak maitasunaren misterioei buruzko handikeriren bat kontatuko digu, datozen hautagaiak aurkeztu baino lehen.  Albak, 19 urteko neskak, begi politak eta lila koloreko «metxa kaliforniarrak» dituenak , hasieratik ohartarazi du berak «harreman irekia» nahi duela. Ivanek, pixka bat zaharragoa izan arren, gainezkatuta ematen du, printzipioz ez dio trabarik jartzen, baina bere besotxo tatuatuetan nabaria da urduritasuna. Badator tragedia.

Eveliok, Venezuelako modelo altu eta oso eder batek, bere burua bisexual gisa aurkeztu duenak, berehala konkistatzen du gazte inozo bat, izan duen zortea sinesten ez duena.

Gertrudisek eta Eugeniok bigarren zita bat onartu dute. Maitasunak irabazi du, mokoka dabiltzan bi txoritxoren bideoa agertzen da. Badirudi Ivanek beste hitzordu bat onartuko lukeela, baina neskak ezetz... hau bizimodu petrala. Beste animazio bat dator, oraingo honetan porrota erakusteko: ukabil artikulatu batek ukabilkada ederra ematen dio txoritxoari.

Eveliok itxaropen faltsua eman dio mutikoari afari osoan zehar. Bukaeran izoztuta utzi du milaka ikusleren aurrean. Mutil gazteak, erabat liluraturik «hiru edo lau hitzordu gehiago izango lituzkeela» esan du emozioz beterik. Baina besteak, ezustean, mundu guztia harritzen du 'txispa' falta izan zaiola esanez. Ez da ligatzera joan, bere irudia pantailan erakustera baizik. Publizitatea.

Bizitza errealean bezala, harreman batzuk gauzatzen dira eta beste batzuk ez. Sedukzioaren aldagaiak hor daude bueltaka, dadoak godaletan bezala: edertasun fisikoa, heziketa, adina, zaletasunak, posizio sozialak, maila kulturalak, Meeticen edo Tinderren di-da batean argitzen diren gai prosaiko horiek... Sexu-zaletasunak lotsa handirik gabe aitortzen dira, askotan, pornografiaren berezko lexikoa azalaraziz. Maitasunaren jokoa ikuskizun eginda.

'First Dates' munduan, gainera, ez dago – oraingoz behintzat – COVIDaren  arrastorik. Muxuak eta besarkadak inolako murrizketarik gabe ematen dira gaurkotasunetik at mugitzen den unibertso paralelo horretan.  Hasi jokatzen, jaun-andreok. Bankak beti irabazten du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo First Dates