Zurekin
Martes, 12 de diciembre 2023
Egun gutxi falta dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala ospatzeko Bilbao Arenan (larunbata, 17.00etan) eta astearte honetan zortzi finalisten aurkezpena izan da Miribillako pabilioi horretan. Aissa Intxausti Aburruza, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Oihana Bartra Arenas, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroak «gogotsu eta prest» daudela kontatu dute, baita «saio ederra» izango dela aurreikusten dutela ere. Eurekin batera egon dira Begoña Iturriza txapel jartzailea eta prentsaurrekoa gidatu duen Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko presidentea.
Publicidad
Olabarriak, besteak beste, bertsolariei, gai-jartzaile taldeari, epaile taldeari, bertso eskolei, borondatezko beharrean ibili diren guztiei, eta astero areto eta frontoiak bete dituzten bertsozale guztiei eskerrak emateko aprobetxatu du, «eurak barik ezingo litzatekelako Txapelketarik egin». Begoña Iturriza, bestalde, «txapela jartzeko gogotsu» agertu da eta 40 urteko bertso plazaren bilakaeraz ibili da berbetan, batez ere emakumeen plazaratzeaz eta testuinguru seguru bat izatearen inguruan. Gai horri lotuta, esaterako, Arantzazu Loidi eta Kristina Mardaras bertsolariak izan ditu gogoan.
Horren ostean, finalistek egin dute berba, eta bai lehenengoz kantatuko dutenek bai beteranoek denek azaldu dute «zapaturako gogotsu» daudela. «Final eder baten atarian gaude», gaineratu dute.
Protagonista horiez gain, Zihara Enbeita Gardoki eta Beñat Vidal Gurrutxaga ariko dira gai-jartzaile beharretan zapatuan, eta epaileak Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar izango dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.
Interesdunek jakin behar dute finaleko sarrerak bertsosarrerak.eus atarian egongo direla eskuragai, eta zapatuan sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko dutela arratsaldeko 15.00etan.
Halaber, Bilbao Arenako ateak 15.30ean zabalduko dira eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteko arduradunek sasoiz joateko gomendioa egin nahi izan die bertsozaleei, «jende asko batuko garelako eta azken orduan trabarik ez egoteko». Hori esanda, ez pentsatu eta anima zaitezte 2023ko final honetaz gozatzera!
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.