
zurekin
Lunes, 17 de febrero 2020, 19:32
Filmin Euskaraz euskarazko lehenengo streaming kanala jarri dute martxan astelehen honetan. Euskal produkzio onenetarikoak biltzeko proposamenarekin sortu da, eta euskarazko, euskaraz bikoiztutako edo euskaraz azpititulatutako izenburuak eskuragarri egongo dira.
Publicidad
Momentuz, 40 bat lanen artean, Koldo Almandozen 'Oreina', Telmo Esnalen 'Dantza', Roberto Castonen 'Ander' edo Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren 'Loreak' bezalako euskal zinemaren arrakasta handiak aurki daitezke.
Dokumentalen artean, Oier Aranzabalek Mikel Urdangarini 'Margolaria' lanaren bidez oparitzen dion omenaldia nabarmentzen da, bai eta Josu Martinezen 'Jainkoak ez dit barkatzen' edo Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako 'Gure Oroitzapenak' film kolektiboa ere.
Filmin Euskaraz hiru bloketan banatuta dago: fikziozko filmak, dokumentalak eta haurrentzako zinema. Azken bloke honetan, Mark Osborne-ren 'Printze Txikia' edo 'Dragoi Bola' bezalako titulu ezagunez gain, Juan Bautista Berasategiren 'Nur eta herensugearen tenplua' edo Gorka Sesmaren 'Pixi Post eta opari-emaileak' moduko euskal animaziozko adibideak nabarmentzen dira.
Zinema onena euskal publikora hurbiltzeko asmoz, kanalaren asmoa da titulu kopurua pixkanaka zabaltzea eta igotzea. Laster, adibidez, Golem zinema aretoek Espainian estreinatutako zenbait europar izenburu ospetsu euskal azpitituluekin egongo dira eskuragarri.
Publicidad
Filmin Euskaraz ez da pelikula eta serieak eskaintzen dituen plataformaren lehenengo ekimena. Aurretik, astelehen honetan ireki den Filmin Euskaraz-en antzeko katalanezko edukien kanal bat ere izan zen. Generalitatearen laguntzari esker, katalanez hitz egiten duten, bikoiztuta edo azpititulatirk dauden 3.000 titulu baino gehiago aurkitu daitezke gaur egun FilminCAT-en.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.