Borrar
Zine areto bat. Fotolia
'Film sozialak' Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia hasiko da bihar, Gasteizen

'Film sozialak' Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia hasiko da bihar, Gasteizen

Hainbat film emango dituzte Florida Zinemetan, hiru emanalditan, asteazkena bitartean

pAUL pICADO

Sábado, 19 de octubre 2019, 21:36

'Film sozialak' izeneko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia hasiko da bihar astelehenean, Gasteizen. Berez, Bilboko jaialdia da, baina Bilboz gain, beste leku batzuetan ere ospatzen da, horien artean, Gasteiz. Bilbokoa ostegunean hasi zen eta urriaren 24an amaituko da. Gasteizen, berriz, astelehenetik asteazkenera izango da.

Jaialdi honen helburua zinema zabaltzea da, baina bi helburu jakinetarako: alde batetik, zinema bera sendatzeko, eta bestetik, zinema aldatzeko. Horrela, askotan ohiko filmetan ikusten ez diren auziak erakutsi nahi ditu, hala nola garapen iraunkorra, genero-berdintasuna, giza eskubideak, kultura artekotasuna, aniztasuna, migrazioak eta abar. Horregatik esaten zaio hain zuzen ere jaialdi honi zinema ikusezinaren jaialdia.

Hartara, hainbat film, dokumental eta animazio ikusgai izango dira, baina horrez gain, foroak ere egiten dira. Foro horietan, ikusleek eta mundu osotik etorritako zuzendariek parte hartzeko aukera dute. Horri esker, gogoeta egiteko eta eztabaidatzeko eremuak sortzen dira.

Gasteizen, Florida zinemetan izango dira emanaldiak, eta egunero hiru emanandi egongo dira: 17:30ean, 20:00etan eta 22:30ean. Astelehenean bertan, 17:30ean, 'Alimentar el mañana' dokumentala izango da, eta horren ostean 'Gurs, historia y memoria' dokumentala. Ondoren, beste hiru dokumental izango dira 20:00etatik aurrera, 'En busca de un espacio', 'Donde Irán-El Documental' eta 'Making of Volver' dokumentalak izango dira. Azkenik, 22:30etik aurrera beste lau emanaldi izango dira. Jaialdiari buruzko informazio guztia ikusi nahi izanez gero, hemen egin daiteke, baina Gasteizko filmeni buruzkoa 23. orrialdetik aurrera aurki daiteke.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Film sozialak' Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia hasiko da bihar, Gasteizen