Zurekin
Viernes, 18 de agosto 2023, 10:20
Ibilki programaren helburua Ipar Euskal Herrian euskarazko kultura sustatu, babestu eta zabaltzeko bultzada berri bat ematea da, eta azken urteotako euskarazko film laburren erakusketa esanguratsu bat izango da ikusgai larunbat iluntzean Arrosako pilota plazan. Filmak euskaraz emango dira, frantses azpitituluekin.
Publicidad
Arte eszenikoen hedapena hobeki laguntzeko eta euskarazko kulturarentzat Ipar Euskal Herri mailako egiazko hedapen ibilbide bat osatzeko asmoz, Ibilki programa abiatu zuen Euskal Kultur Erakundeak 2013an. Urtero hamar bat hiri elkartuz, Euskal Kultur Erakundeak burututako ekimen honek kultur sorkuntzetaz iritziak trukatzeko, beren ahalak eta gaitasunak batzeko, komunikazio plan amankomun bat lantzeko eta sartze prezio berak izateko aukera izatea ahalbidetzen die euskarazko antzerkiaren, zinemaren, dantzaren edo musikaren hedapenean inplikatuak diren eragile zein norbanakoei.
Hain zuzen, egitarau honen baitan kokatzen da film laburren gaualdia. Ekimenaren bigarren hitzordua izango da honakoa, eta Arrosako Pilota plazan egingo dute, abuztuaren 19an. Azken urteetan azken aurkezturiko euskarazko film laburren lagin esanguratsu bat izango da ikusgai bertan. Besteak beste, 'Zerua blu' (Lur Olaizola, 2019); 'Positive bomb' (Manex Fuchs eta Enaut Castagnet, 2019); 'No me desperteis' (Sara Fantova, 2018); 'Nire eguneroko maitea' (Manex Fuchs, Ximun Fuchs eta Enaut Castagnet, 2020); eta 'Muga' (Enaut Castagnet, 2022) eskainiko dituzte. Animatu eta hurbildu, pena merezi du eta!
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.