Borrar
Autogintzaren laugarren talde handiena sortuko dute Italiako eta Frantziako talde hauexek. ABC
Fiat Chrysler eta PSA ibilgailu konpainiak uztartu egin dira

Fiat Chrysler eta PSA ibilgailu konpainiak uztartu egin dira

EKONOMIA ·

Dagoeneko administrazio kontseiluetan operazioa onartuta dago

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 19 de diciembre 2019, 23:01

Fiat Chrysler eta PSA ibilgailu konpainiak uztartu egin dira. Autogintzaren laugarren talde handiena sortuko dute Italiako eta Frantziako talde hauexek, eta 8,7 milioi auto salduko dituzte urtero hemendik aurrera. Europako autogintzaren familia esanguratsuenetako bik, Italiako Agnelitarrak eta Frantziako Peugeotarrak abiarazi dute akordio hau. Dagoeneko administrazio kontseiluetan operazioa onartuta dago.

FCA (Fiat Chrysler) eta PSA (Peugeot, Citroen, Opel) bi taldeen fusioak 3.700 milioi euroko sinergia eragingo dituela aurreikusi zuten bi konpainien ordazkariek duela egun batzuk. Hitzarmen honetan bi enpresa talde ezberdinek fabrikak ez ixteko konpromisoa adostu zuten.

Halaber, %50era egingo duten akzioen trukatzearekin, burtsan 45.000 milioi euroko balioa izango duen taldea abiaraziko dute. Aipatu bezala, 8,7 milioi auto merkaturatuko dituzte urtero, nazioarteko ibilgailu merkatu kuotaren %9,5a, hain zuzen.

Bi taldeek fusioa onetsi aurretik, talde bien kontseilari delegatu berria Carlos Taveres PSAko egungo kontseilari delegatua izango dutela iragarri zuten. Era berean, bere aldamenean egun Fiat Chryslerreko presidente den John Elkann izango du. Administrazio kontseiluak, aldiz, hamaika kide izango ditu.

Fusio honi esker, PSAk Ipar Ameriketako merkatuan sartzea bilatuko du, Estatu Batuetan eta Mexikon kokatuz gehienbat. Diru sarreren %46 Europan lortuko ditu, eta %43, Ameriketan. PSA-k urte hasieran Fiatekin batzeko negoziaketak abiarazi zituen, baina Agneli familiak gobernatzen duen taldeak uko egin zion uztarketa egiteko aukerari. Izan ere, familia honek Renault taldearekin batzea nahiago zuen. Dena den, operazio hauxe ez zen aurrera eraman.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Fiat Chrysler eta PSA ibilgailu konpainiak uztartu egin dira