Borrar
La Bonoloto de hoy miércoles: comprobar resultados del 26 de febrero
Txikiek ere primeran pasatzen dute Aste Nagusian. E. C.
Festak ez du etenik!
Aste Nagusia

Festak ez du etenik!

Azken egunetan murgilduta gauden arren, oraindik badugu non gozatu

Leire Larrazabal

Viernes, 23 de agosto 2024, 07:58

Bilboko Aste Nagusian asko dugu ikusteko eta gozatzeko. Azken egunetan murgilduta gauden arren, oraindik gauzak egiteko eta gozatzeko daude. Martxak jarrai dezala. Horrela, Triangunean, Bizizaleak Konpartsa Ekologistaren txosnan, Aste Nagusiaz gozatzen jarraitzen dute. Hainbat proposamen antolatu dituzte baina gelditzen dira oraindik egiteko ere.

Horrela, gaur bertan, ostiral ekologista izango dugu. 12.30ean, materialak birziklatzen ikasteko tailer ekologista eta Nerbioiko igoera ekologista izango ditugu, 16.00etan, Ekologistak Martxan taldearen eskutik. Bihar, ordea, 12.30ean, txikien txanda izango da, pintakara dibertigarri batekin. Ordu berean, igandean, swing erritmoekin saiatzeko aukera izango dugu; Swing Side Bilbaok guztiok dantzan hastera bultzatuko gaitu. Bada, oraindik ere, gustu guztietarako jarduerak gelditzen dira egiteko. Ez zara animatuko? Ez zara damutuko! Triangunean duzu hitzordua.

Bizizaleak Konpartsa Ekologista hasieran sortu zen konpartsetako bat da, jai guneari nota berdea jartzen diona ekologismo sozialaren bidez, gizartea ingurumen arazoei buruz kontzientziatzen duten bitartean. Hasieratik jai eredu herrikoi, parte-hartzaile eta jasangarriaren aldeko apostu egin duelarik. Konpartsa hau 1978. urtean sortu zen Aste Nagusiaren hasierarekin batera, Alde Zaharreko batzorde antinuklearren bitartez. Ordutik aurrera, ez dira gelditu eta festaren bitartez ekologismoari buruzko kontzientziazioa egiten saiatzen dira eta ekimen ekologista ugari antolatzen dituzte. Garaiz zabiltza!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Festak ez du etenik!