Borrar
Asteazken honetan egin dute prentsaurrekoa. AEK Korrika
«Festa handia prestatu dugu iganderako, Korrikak merezi duen modukoa»

«Festa handia prestatu dugu iganderako, Korrikak merezi duen modukoa»

Astearte honetako prentsaurrekoan, Euskal Herriko txoko guztietako jendea Baionara joatera animatu dute

Martes, 19 de marzo 2024, 14:19

Korrikak 'Tipi-Tapa' jarraitzen du. Azken egunetan Arabatik igaro ondoren, asteazkenean Bizkaian sartuko da, aurretik Nafarroatik eta Gipuzkoatik aurrera egin ondoren. Hala ere, gure lurraldetik ateratzen denetik oraindik kilometro batzuk geratuko dira egiteko eta lekukoa igandean iritsiko da helmugara, Baionako Askatasun plazara, hain zuzen ere.

Astearte honetan Baionako Patxa plazan egin dute agurra iragartzeko prentsaurrekoa, eta bertan jakinarazi dute festa handi bat prestatu dutela auzolanean, «Korrikak merezi duen modukoa». Euskal Herriko txoko guztietako jendea bertaratzeko deia egin dute, eta, era berean, adierazi dute hitzordu ederra izango dela Baionako herritarrentzat nahiz eragileentzat.

Karmele Jaioren mezuarekin duela bi urte gertatu zen bezala, aurten lekukoa 12.30erako iritsiko dela aurreikusita dago. Une horretan jakingo da nor den aurtengo lekukoaren barruko mezu sekretuaren egilea eta mezuaren beraren edukia, eta ekitaldi nagusiaren aurkezlea Pantxika Maitia izango da.

Noticia relacionada

Azpimarratzekoa da ekitaldiak hainbat gunetan egongo dira sakabanatuta, publiko mota guztiei begira, egitarauan Iparraldeko kultur eragileen parte hartzea lehenetsita. Horrela, besteak beste, hala nola Ibil Bedi, Anje Duhalde, Patxaranga elektrotxaranga eta Pontx pailazoa izango direla aurreratu dute.

Jean Rene Etchegaray Baionako alkateak ere parte hartu du prentsaurrekoan, eta nabarmendu nahi izan du edizio honetan bereziki hiri osoa aritu dela buru-belarri Korrikaren alde.

Garraio publikoa erabili

Bestalde, agerraldian jakinarazi dute, batetik, AEK-k berariazko protokoloa ezarri duela igandea «eraso sexista, arrazista eta homofoborik gabeko eguna izan dadin», eta, bestetik, ahal den neurrian, garraio publikoa erabiltzeko gonbitea egin dute.

Edonola ere, autoz joanez gero, antolatzaileek Ametzondo merkataritza gunean aparkatzeko gomendioa bota dute. «Bertatik autobusa hartu ahal izango da, bost minutuan Baionako erdigunera heltzeko», azpimarratu dute. Horrez gain, bakoitzak bere edalontzia ekar dezala eskatu dute, eta txartelak bankuko txartelarekin ere erosten ahalko direla iragarri.

Informazio gehiagorako hemen sakatu, eta herri bazkarian jateko txartelak eskuratzeko hemen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Festa handia prestatu dugu iganderako, Korrikak merezi duen modukoa»