![Fernando Martín, gaztelar gizon zintzo bikaina](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/201912/09/media/cortadas/martin1-k0QB-U9089400868915D-1248x770@El%20Correo.jpg)
Fernando Martín, gaztelar gizon zintzo bikaina
Harmailatik ·
Mito bihurtutako saskibaloi jokalaria orain dela 30 urte zendu zenSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Harmailatik ·
Mito bihurtutako saskibaloi jokalaria orain dela 30 urte zendu zenAbenduak 3. Euskararen Eguna. Frantzisko Xabierkoa. Pasa den asteartea. Saskibaloia maite dutenentzat, Fernando Martín hil zen eguna. Orain dela 30 urte zendu zen NBAn jokatu zuen lehenengo espainiarra. Auto istripuan. Madrileko M30 errepidean, bere taldearen partida bat ikustera zihoala -lesionatuta zegoen- aurkitu zuen heriotza, mito bihurtu zen momentu berberean.
Berdin da Real Madrileko jarraitzailea izan hala ez. Martín, seguruenik hain gazte hil zelako, jokalari hutsa baino askoz gehiago da. Izan zezakeena behar bada. Xedea. Gaztelar gizon zintzo bikaina izanik, zorakeria badirudi era, Martín sinbolikoki Espainia bera izan zezakeena irudikatzen zuen. 1980ko hamarkada zen. Iragana oraindik ahaztu ezinean, herritarrek bertutez betetako etorkizun batekin amets egiten zuen.
Biak bidean geratu ziten. Fernando 27 urterekin joan zen. Fama eta kirolaren punturik altuenean zegoen «pertsona on bat izateko gura bakarra» zuen ikonoak. «Mukerra naizela dio baten batek», esaten zuen maiz. «Ez da horrela. Gertatzen dena da saskibaloia lan bat dela, besterik ez, eta lanetik kanpo nagoenean, ez zait gustatzen ezagutzen ez dudan jendea bere laguna izango banintz bezala niregana etortzea».
Fernando Martín-i buruz dena esan eta idatzi da. Zendu zenetik bizitza bat igaro delako gehien bat. Imajinario kolektiboan bizirik irauten duelako. Dena den, badago hamaika lagun ez dakiena oso ondo nor izan eta nola bizi zen Europan izandako jokalari handienetariko bat. Saiatuko gara lau hitzetan azaltzen.
Lehen urratsak
Hiria eta kluba. Madrilelko bihotzean jaioa. Martín ikasle txarra baina kirolari bikaina izan zen gaztetatik. Bere denboraren semea. Gaztelako txapeldun atera zen igeriketan, saskibaloira pasatu baino lehen. Ping Pong-ean era ibili zen. Geheienek Real Madrilekin eman zituen urteak gogoratuko ditu, Portland-era bidaiatu aurretik eta bueltztzerakoan, baina askoren ustetan ahaztezin benetan Estudiantes-en bota zuen garaia da. Talde hura azkar jolasterekin batera xarma handikoa izan zen. Codina entrenatzaile zutela, bostekoa 19 urteko Fernando Martín, Vicente Gil, Alfonso del Corral, Charly López Rodríguez eta Slab Jones osatzen zuten. Ligako txapeldunordea lortu zuten.
Hamar milioi peseta
Estudiantes-etik, beste askok egin duten moduan, Real Madrilera pasa zen Martín. Hamar milioi peseta ordaindu zituen talde zuriak pibota gehitzeko. Bost denboralditan, lau liga eta bi kopa garaikur altxatu zituen. Europako onenen artean zegoen beti eta azkenean, Madrilen dena zuela, Ameriketara jotzea erabaki zuen. «Frogatu nahi dut ea munduko hoberenak aurrean ditudala jokatu dezakedan ala ez», azaldu zuen jokalariak. Lehiakide menderaezina zen Martín. «Gaur ez naiz galtzeko ohetik atera», animatzen zituen taldekideak. 1986. urtean, Espainian dena izanda, Los Angeles-en, bi urte lehenago, zilarrezko medaila irabazita, Portland era jo zuen, ordezko moduan Trail Blazers talden leku baten bila. Ez zen ondo atera eta hurrengo udan etxeratzerako bidean zen
Norris era bai
Madrilen jokalari berri batekin topatu behar zuen. Ez, ez de Audie Norri. Beno, horrek era bai, baina hori beste istorio bat da. Hau ezberdina zen. Guztiz ezberdina. Martín bezala, auto istripu batetan galdu zuen bizitza. Drazen Petrovic eta Fernando Martín, Europako antolatzaile eta pibota hoberenak bateratu zituen Lolo Sainz-ek Madrilen. Batera jarri bai, batu ezinezkoa berriz. Fernandok ezin zuen ulertu kroaziarraren jarrera, taldekideekiko errespetu falta eta, guztiaren gainetik, pilota ez pasatzea. Egia esan, eta Sainz-ek onartu egin du, izan zuten eztabaida handienaren erruduna entrenatzailea bera izan zen. Martxoak 14an, Atenasen OAKAn jokatu zuten Madrid eta Snaidero Caserta 1989eko Errokopako finala. Martín hil baino bederatzi hilabete baino lehen. Petrovic-ek 62 puntu lortu zituen gau hartan. Inoiz ikusitako espektakulua. 'Menudo chupón' izan zen Martin-en erreakzioa. Ez zekiena da Lolo Sainz-ek aginduta egin zuela Petrovic-ek egindakoa. «Nik eskatu nion jaurtiketa gehiago egin zezan. Besteei behar bada era ezan behar izan nien».
Lancia Thema 8.2
Abenduak 3. Partida zuen egun horretan Real Madrilek. Martín lesionatuta, ikusle moduan joan zen. Joaten saiatu, egia esan. M30-etik ateratzerakoan, bihurgune itxi batean bere Lancia Thema 8.2 ikusgarriak hegan egin zuen. Batzuk diote ur putzu bat ez zapaltzeagatik izan zela istripua. Beste batzuk, Martinen oina, handia benetan, frenoaren azpian atrapatuta geratu zela eta Ferrari motorra zuen autoa menderatzea ezinezkoa suertatu zela. Inoiz ez dugu jakingo. Dakiguna da hain potentzia handiko motorra zuela kotxean ze lau errei gurutzatu zituela Martinen ibilgailuak Ricardo Delgado-ren Opel Kadett-aren talka egin aurretik. Goikoak bakarrik saihestu zuen Delgadoren heriotza.
Gertakizuna, ikara psikologiko filma txar bat bezalakoa izan zen. Madrileko aldagelara oso azkar heldu zen berria. Taldeko norbait, ez zekiten nor, istripu hilkor baten biktima izan omen zela zekiten. Jokalariak iristen ziren lez listatik baztertzen zituzten. Horrela Fernando Martín zela jakin arte. Izatez, Raúl Cancio argazkilariak, Atletico de Madrid-en partidara bidean istripua ikusi, gelditu eta erreportajea egin zuen. Hildakoa nor zen ezin imajinatu ere. Fernando eta Raúl lagun minak ziren.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.