Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Lunes, 29 de junio 2020, 22:06
Fermin Muguruzak zuzendutako 'Beltza naiz' dokumentala emango dute asteazken honetan Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Emanaldia 19.00etan izango da, Ortuño aretoan, Kortxeak & Krispetak zikloaren barruan. Aurten bost film eta dokumental bat izango dira uztailaren 1etik 31ra bitartean, eta Muguruzarena lehen ekitaldia izango da.
Sarrera doan da, baina gonbidapenak aldez aurretik eskuratu behar dira, Bibe plataforman, oihaneder@oihaneder.eus helbidera mezu bat bidaliz, edo 615 986 832 telefonora deituz, 10.00etatik 12.00etara.
Dokumental horretan, Muguruzak zuzendutako 'Black is Beltza' filma nola egin zen kontatzen da. Bi zatitan banatuta dago. Lehen zatian, film horren transmedia proiektua nola garatu zen kontatzen da, eta bigarrenean, animazio-prozesua xehetasun gehiagorekin azaltzeaz gain, artista eta ekintzaileei egindako elkarrizketak ere tartekatzen dira.
Lehen zati horretan, Amaia Jackson afro-euskalduna agertzen da. Bere aita Tanzaniakoa da; ama, berriz, Zarautzen jaio zen, eta Muguruzak 'Beltza naiz' dokumentalaren protagonista izateko proposamena egin zion. Jacksonek ez zuen inolako zalantzarik izan. Bera Euskal Herrian jaioa da, eta bertan ere hazi bazen ere, erro afrikarrak ditu.
Jacksonen ustez, kultura aniztasuna, parekidetasuna eta elkarren arteko errespetua aldarrikatzen du filmak. Jackson bera dokumentalaren abiapuntua da, eta bere bizitza eta gurasoena kontatzen du hasieran. Gero, film luzean parte hartu duten zenbait pertsonari elkarrizketak egiten dizkie. Filma 2018ko irailean estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian, eta dokumentala egun batzuk lehenago erakutsi zuten, Príncipe zinemako areto batean.
Fermin Muguruzak zenbait istorio bateratzen ditu filmean, baina 1965. urtean New Yorken egindako argazki bati erreparatu eta gero hasi zen filmaren istorio nagusia osatzen. Argazki horretan, Iruñeko erraldoien konpartsa New Yorkeko 5. etorbidean desfilatzen agertzen da, eta argazki-oinean, arraza-diskriminazioa zela eta, bi erraldoi beltzi desfilean parte hartzea debekatu zietela jasotzen da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.