UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 23 de marzo 2020, 22:13
Fermin Muguruza musikarra bere ibilbideko musika egitasmoak sarera igotzen hasi da. Hala, Koronabirusaren harira eta itxialdia errazteko helburuarekin, hainbat disko, dokumental, bideoklip eta zuzeneko grabaketa partekatu ditu bere Youtubeko kanal ofizialean. Egunotan gehiago sareratuko dituela aurreratu du.
Publicidad
Fermin Muguruzak zintzilikatu dituen lanak hainbat izan dira, hala nola, 'Brigadistak', 'ErreMIXak', 'Asthmatic Lion', 'Mirant al Cel BSO', 'Kortatu' eta 'Euskal Herria Jamaika Clash' egitasmoak.
Bestalde, ikus-entzunezkoei dagokienez, 'Nola?' dokumentala ere eskegi du. Obra honek Katrinaren ondoren New Orleansko komunitateak izan dituen erronkak eta etorkizunari nola begiratzen dion du hizpide, 25 musikari eta bi dokumentalgileren begirada ezberdinetatik. Beltza naiz dokumentalak, aldiz, 'Black is Beltza' Irungo zinema zuzendariaren animazio filma da, izen bereko nobela grafikoan oinarritutakoa. 1965. urtean New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute denek desfilatu, ordea, arrazagatiko bereizkeria dela bide, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen esku hartzea.
Fermin Muguruza euskal musikagile, abeslari eta ekoizlea da. Iñigo Muguruza anaiarekin eta Mattin Sorzabalbererekin 1982. urtean Kortatu punk-ska musika taldea sortu zuen. 1989an, aldiz, taldea desegin eta Fermin eta Iñigo, Kaki Arkarazorekin elkartu ziren Negu Gorriak musika banda osatzeko.
90. hamarkadatik aurrera bakarlari gisa aritu da, 20 egitasmo baino gehiago kaleratuz. Bestalde, musikatik at, zinema arloan nabarmentzen ari da azken urteotan, dokumentalgile bezala. 2006. urtean hasi eta harrezkero 6 film argitaratu izan ditu.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.