Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión
Ursula Von der Leyen, Europako Batzordeko presidentea, eta Rishi Sunak,Erresuma Batuko lehen ministroa.
Brexita eta gero, errealitatea

Brexita eta gero, errealitatea

Windsorreko akordioak kapitulu berri bat ireki du Brusela eta Londresen arteko harremanetan

Viernes, 10 de marzo 2023, 00:32

Europar Batasunak eta Erresuma Batuak Ipar Irlandako muga-zergen kontrolei buruz lortutako akordioa Londresko Gobernuaren pragmatismora itzultzearen aldeko apostua nabarmentzen du. Theresa Mayren ibilbide politikoa amaitu zuen gatazkak kapitulu berri bat irekitzen du. Boris Johnsonen eskandalu eta populismoaren, Liz Trusen finantza erradikalismoaren eta erreginaren heriotzaren ondoren, Sunak arazoak maximalismoetatik urrun dagoen ikuspuntu errealista batetik bideratzearen alde agertu da, akordio hautera irtsi baino lehen zegoen protokoloa bi parte hartzaileentzat porrot bat izan dat eta. Windsorreko akordioak kapitulu berri bat ireki du Brusela eta Londresen arteko harremanetan.

Brexiter gogorrenek subiranotasun sentsazio faltsu bat sustatuko lukeen muga gogor bat bultzatzeko egin duten ahalegina bateraezina da Ostiral Santuko akordioekin, eskualdeko bakea bermatzen dutenak. Horrela, Europar Batasunak kontrolen beherapenean amore ematen du eta Erresuma Batuak Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren (EBJA) jurisdikzioa onartzen, Ostiral Santuko akordioen 25. urteurrena ospatzeko bidea errazten hasi da, ezegonkortasun politikoko eta indarkeria-gertakari isolatuetako giroan. Ostiral Santuko urteurrenaren ospakizunean Bidenen presentzia baldintzatuz, AEBek akordio batera iristeko egin duten presioa funtsezkoa izan da eta agerian utzi du elkarrekin lotutako errealitateak dituen mundu batean bizi garela.

Erresuma Batuak ezin du harreman txarrik izan ez Estatu Batuekin ez Europar Batasunarekin, are gutxiago liberalen nazioarteko harremanak berreratzen dituen Ukrainako gerra bezalako testuinguru batean. Are gehiago, Munduko Bankuaren ikerketa baten arabera, Erresuma Batuko BPGa Poloniakoaren atzetik egon liteke 2030 baino lehen, herrialdeak jasotzen duen kanpo inbertsioa geldituta dago erreferenduma egin zenetik, eta 2023an gutxien haziko den Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeako (ELGA) herrialdea izango da. Horrek agerian uzten du Batasunetik irteteak ekarri dion ahultasun estrategikoa.

Panorama horrekin, alderdi kontserbadoreak berriro ere aurre egin behar dio duela bost urte jarraitzen dion galderari, Brexit-aren kostuak minimizatu edo gehiegikeriatik etekin politikoak lortu nahi dituzten alegorietan instalatuta jarraitu. Tori ultren tentazioak hor daude, Boris Johnson buru dutela, lehen lerrora itzultzeko asmoz, berak antzeko akordio bat lortzeko atarian izan zen arren. Hala ere, ez dirudi arrazoizkoa denik krisi politiko etengabean Sunaken etekin politikoa ezabatzea edo lider berri bat bilatzea. Ezta alderdi kontserbadorearentzat ere, inkesta guztietan gutxieneko historikoetan dagoena, argi uzten duena azken urteetan egindakoari beste bira bat eman behar diotela. Argi dago Sunakek ez duela denbora luzez herrialdea gidatuko, baina bere ardura izan daiteke jarrera pargmatikoetara itzultzea eta EBrekin harreman berri bat izatea. Akordio honetara iristeak, gainera, kontserbadoreei laboristen argudio nagusietariko batekin amaitzeko balio du: Europar Batasunarekin akordioetara iristeko gai den alderdi bakarra izatea.

Dena den, Londresen irekitze politika honek bakarrik euren interesak ditu ardatz gisa. Hala, Ukrainari bidalitako laguntza eta Europar Batasunari hurbiltzeak atera ditzaketen onuren analisi batera mugatzen da. Bakarrik ikuspuntu honetatik uler daiteke pasa den asteartean berretsitako legea inmigrazio irregularraren kontra, nazioarteko legediaren aurka doana, Nazio Batuen Erakundean adierazi dion bezala.

Beste aldetik, akordio berriak Europar Batasunak akordioetara ailegatzeko nahi duenean borondatea adierazten du. Argi dago Brexitaren ondorioak kaltegarriagoak izan direla Erresuma Batuan kontinentean baino eta Irlandako herritarren bizitza hobetzea derrigorrezkoa zen. Hala ere, Irlandak eta Ipar Irlandak duten erronkarik handiena ez da hau izango: 'Redfield and Wilton' inkestak erakusten du irlaren bateratzearen alde dauden hautesleak gora doazela azken urteetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Brexita eta gero, errealitatea