

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Motelak dira oso udako egunak, motelak bezain luzeak. Eguzkia sortzen denetik sartzen deneino, mila motibo dago ezer ez egiteko. Batzuk borondatezkoak dira; beste batzuk kanpotikakoak. Beroa atzamarka ari denean, begiak lausotu, oinak baldartu eta ahoa lehortu egiten direnean, aukera gutxi dago gorputza eta gainontzekoak lanean jartzeko. Aukeran, hobe, geldi egotea, gelatik irtenik egin gabe, ahal bada. Halaxe nengoelarik, egun sapa eta jazarra baten mende, telebista piztu nuen, zerbait interesekorik ba ote zen jakin-minez, hasieran bederen, lardaskan gero, itsumustuan, azkenik. Eta zer topatuko eta 'La fièvre' telesail frantsesa. Egia zor, gogogabe bezala hasi nintzen ikusten, futbolaz zela jakin bainuen, aurkezpen gisako iruzkinean. Baina, olinpiadetako hamaika emanaldi jasan ondoren, egina nengoenez kirol-ikuskizunetara, eseri eta begira jarri nintzen.
Futbolaz da telesaila, baina, era berean, politikaz, bizitzaz, eta egiak gezurrarekin duen harreman estuaz ere bai. Arraza beltzeko jokalari goi mailako batek burukada bat ematen dio bere entrenatzaileari, sari-banaketa jai batean. Jipoitzeaz gainera «toubab de merde» deitzen dio, «txuri nazkagarria», Afrikako zenbait tokitan zuriekiko irain gisa har daitekeena. Eta dominoko partidetan, fitxa batek beste bati bultza eginez nola erortzen diren denak, halaxe futboletik kaleko errealitate gordinera jaitsiko da gatazka, poliki-poliki estatu-arazo bihurtuz. Kontu pertsonal bat dena, arrazakeria-gai bilakatzen da, horretarako beti prest dauden komunikatzaileen eraginez. Testuingurua ahantziz, pertsonaletik kolektibora jauzi eginez, erraz konpon zitekeena azkenean konponezin da bihurtzen.
Fikzioa, kasu honetan, errealitatearen isla xume eta lizuna baino ez da. Telesaila begiratzen ari nintzen une bertsuetan Britainia Handiko irudiak iritsi ziren, txuriak beltzen aurka, gezur bat aitzakiatzat harturik. Telesailean gezurretako gerra zibila nola sortzen den ikusten den bezala, benetako gerra zibila ikusi dugu errealitatean. Dena lasai eta geldian dagoenean, ez da asko behar bazterrak piztu eta su hartzeko, pasioak direlako erregairik bortitzenak. Pasio tristeaz ari naiz, noski: bekaizkeria, abertzalekeria, erresumina…
Telesailean parte hartzen duten pertsonaiek aipatzen duten liburuetako bat da Stefan Zweigen 'Le monde d´hier', 'Atzoko mundua' euskaraz. Bertan Zweigek, bere buruaz beste egin aurretik (1942), bere bizitzako pasarte esanguratsuenei ematen die irteera. Kontatzen duena erraz da ulertzen, mundu aberats bat, espirituaren zentzurik betenean, bukatu egiten da, ez nahita, kanpoko eragileen eta erahileen bidez. Zweigek, judu izateagatik, Austriatik alde egin behar izan zuen idazleak, deserriratua eta deserrotua, desilosionatua eta desklasatua, baina ez desitxuratua, argitasun handiz adierazten du nola gertatu zen hondamendia, zergatik Hitlerrek hartu zuen agintea, eta zein ondorioak ekarri zituen gertaera horrek.
Gustuko idazlea dut Zweig, txikitan, gazte lotsagabea izan baino lehen, irakurri nituen herriko liburutegian haren 'Gizadiaren oren gorenak' (orain euskaraz irakur daitekeena), eta 'Atzoko mundua', gazteei zuzendutako argitaletxe batean, oroitzen dudanez. Orduan esaten zigun, bere garaian esan zuen bezala, zer zetorkigukeen, neurririk ez hartuz gero.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La sede del Reina Sofía estará lista a finales del próximo año
El Diario Montañés
Detenido un hombre al que se le cayó un revólver al suelo en la plaza de Coca
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.