Borrar
James Joycen 'Ulises' famatua 1922an argitaratu zuten.
Amets guztiak
Territorios

Amets guztiak

Iruditzen zait gaur egun galdua dugula amesteko indarra, edo ditugun ametsak ahulak direla zeharo, baldarrak eta kaskarrak

Domingo, 26 de mayo 2024, 22:34

Literaturaren historia, neurri batean, idazleek bizitako erbestearen historia da. Hasiko bagina, oraintxe bertan, idazle erbesteratuen zerrenda osatzen, ez genuke, seguru asko, toki nahikotxorik izango: hainbeste dira. James Joycek urte asko igaro zituen Irlandatik kanpo: Londresen, Erroman, Parisen, Triesten eta Zurichen. Erbesteko urteak kontuan hartzeke, ezin ulertu James Joyceren lan sekulakoa. 'Dubliners', esaterako, Irlandatik kanpo idatzi zuen, eta lan gutxi munduan hori bezain sorterriari hain lotua. 'Ulises' famatua 1922an argitaratu zuten. Urte berean kaleratu ziren beste bi literatur lan esanguratsu, 'The Waste Land', T S Eliotena, eta 'Trilce', Cesar Vallejorena. 1922an, hain zuzen, Mussolinik Erromarako Martxa abiatu zuen, arrakastaz. Batetik, faxismoaren inaugurazioa dugu; bestetik, abangoardien loraldi eder irudiko. Biak loturik daudela esateko ez da irudimen oparorik behar. Lan ugari idatzi izan da horretaz, eta ez da kontua hemen aipatzea. Bada abangoardia faxismoarekin zuzenean lotzen duenik, eta bada abangoardia bestelako estetikarekiko atxikimendua dela erakusten duenik ere. Zentzurik izan bazuen garai batean, orain, egia esan, eztabaida antzua da, inora ez daramana, norberaren kontzientziaren kolpatze hutsa ez bada helburua: faxismoa izan ere, abangoardiako askorentzat aurre-abangoardia izan zen…

Munduan ez zen antzerkia zabaldu drama moduan: ikuskizun goxo eta ederra zen. Gero etorri zen drama, oinaze eta herio. Orduko idazle eta intelektualek Mussoliniren aurrean izan zuten jarrera bizia (ez naiz etikaz ari), begiratzea besterik ez dugu estetika hutsak arima hutsak harrapa eta hanpa ditzakeela baieztatzeko .

Artea arteagatik, noski, baina hori bezain hutsal eta tranpatia da aurkaria: konpromisoa konpromiso hutsagatik. Gaur egun konpromiso hitza baliogabeturik ageri zaigu, bere esanahi osoan bederen. Konpromisoak beste bide batzuk hartu dituelako da, literaturarenak bazterrean utzirik. Horretan ere, literaturaren galera ikusten da, konpromiso-nahiak, literatur-nahiak bezala, idaztera bultzatzen zuen.

Idazle erbesteratuen zerrenda osatzen hasiko bagina, ez genuke toki nahikotxorik izango!

Testu bat badago James Joycerena Leopold anaiari zuzendua: «Esango al didak zein den ametsen aurkako erremedioa? Gauero amets izugarri gaiztoek inguratzen naitek. Hildakoak, erailak, gorpuak ikusten ditiak, eta ni neu hiltzaile». Erbesteak bere alde onak izango ditu, ez dut zalantzarik, baina gehiago dira aldeko txarrak. Ametsak gaiztotzen dira, bizitza okerreko bidetik da joaten, hasperen bat laino bihurtzen eta lainoak ekaitz. Horra hor erbesteratuen eguneroko ibilbidea.

Iruditzen zait gaur egun galdua dugula amesteko indarra, edo ditugun ametsak ahulak direla zeharo, baldarrak eta kaskarrak. «Ez dago bizitza duinik amets handirik gabe», nonbait entzuna dut seguru. «Ez dago literatura handirik amets duinik gabe», hori ere egia izan daiteke, ametsak egia edo antzeko bihur daitezkeen neurrian. Idazle bakoitzak bere erbestea bizi du, idazten ari den unean. Bakarrik dago, isolaturik dago, eta ezaguna duen mundua egiteke du, orrialdez orrialde zabaltzen zaio, hasieratik amaiera, erditik erdira. Amaiera, liburu batean, heriogune da.

Bi erbeste klase omen daude. Bata, fisikoa; intelektuala, bigarrena. Nor bere baitan sartzean bizi dira biak. Bigarrena, intelektuala, idazleak bere hizkuntzaren arnasa galtzen duenean. Uste baino sarriago geratzen ari da gurean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Amets guztiak