Borrar
Faxismoaren antidoto
Territorios

Faxismoaren antidoto

Jon Martin

Viernes, 13 de octubre 2023, 23:36

Literatura unibertsaleko izen handietako bat da Bertolt Brecht-ena. Bere aroko kronista izan zen Brecht; eta egungo arorako profeta, horrenbestez. Gatazka belikoen sakontasunetik mintzo da autorea: 'Nire anaia pilotua zen' bezalako poematan ikus daitekeen bezala, eta klase zapalduen pobreziaren eta erresistentziaren esplorazioa egiten du 'Komunismoari gorazarre' poeman adibidez. Bere lerroen bidez, Brechtek, borrokari eta sufrimenduari ez ezik, lasaitasun, maitasun eta eguneroko bizitzako uneei ere monumentu literarioak egiten dizkie. Ez da bere lanak euskaraz entzuten diren lehen aldia. Euskal jendartean Mikel Laboaren abestitzei esker egin baitziren ezagun bere olerkiak: 'Liluraren aurka', 'Gaberako aterbea'... Orain, ordea, Irati Majuelok itzulitako antologia bikainean jasota dastatzeko aukera eskaintzen dute Susaren Poesia kaierek. Euskara, zapalkuntza eta homogeneizazio kulturalaren aurrean erresistentzia eta iraunkortasunaren ikur izan den hizkuntza, Brechten hitzetarako ontzi aproposa bihurtzen da. Itzultzaileak jatorrizko lanaren indarra eta fintasuna mantentzeko duen trebetasuna txalotzeko da.

'Bertolt Brecht'

Idazleak gerraren eta erbesteratze aro zurrunbilotsuren inguruan idazten du, porrot handiez eta garaipen txikiez mintzo da. Idazlearen oinazea ez dago sentimenduen sakonean deskribatua, bizirauteko ahaleginetan dabiltzanen itxaropenetan eta ekintzatan erakusten da. Horrela, sufrimendua eta ironia uztartzen ditu irakurri dutenei erresistentziako deia luzatu nahi balie bezala. Liburua hondakinen gainean eraikitzeko gonbitea da, eta eskubideen alde borrokatu zutenen ahotsak ez ahaztekoa. «Mugagabe iraungo bagenu / dena aldatuko litzateke / mugatuak garelako, baina, / askok dirau zaharretik», dio poetamako batek modu lapidarioan. Zaharretik edatea, ordea, plazera da ardotan eta literaturan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Faxismoaren antidoto