Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Karla Fernández de Gamboa Vázquez
Domingo, 12 de febrero 2023, 12:23
Urtzi Leonet Santa Cruzek 'Itzalen Dama eta Patxi Bakallu. Herri margotua' eleberriaren proiektuarekin irabazi zuen, 2019an, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak antolatu eta gazteei zuzendutako euskarazko literatura testuak sortzeko beka. Leonet haur eta gazte literaturaren munduan estreinatu da Elkar argitaletxearen eskutik eta Iñaki G. Holgado komikilariaren zuri-beltzeko marrazkiak lagun harturik; izan ere, nobela fantastiko hau da kaleratu duen aurrenekoa. Fantasia, zentzu hertsian, ez da oso genero landua izan euskal gazte literaturan, eta, beraz, aipagarria da mitologiako elementu fantastikoak abenturarekin biltzen dituzten eleberriak argitara ematea, kasu honetan bezala. Egia da Leonetek ez digula guztiz berria den mundu bat aurkezten, baina fantasiaz betetako balizko garai batera garamatza. Garai hartan ez dago elektrizitaterik, marinelek zazpi itsasoak belaontzietan zeharkatzen dituzte eta izaki mitologikoak ez dira elezaharretako pertsonaiak bakarrik; jentilak, mamarroak eta ireluak bezalako izakiak basoan, oihanean edota itsasoan topa daitezke.
U. Santa Cruz | I.G. Holgado Elkar. 188 or. 16 euro
Itzalen Dama eta Patxi Bakallu kapitaina dira protagonistak, eta eleberri honetan −sagaren lehen liburukia− Kamaka eta herri margotuari laguntzeko asmoz heldu dira Portutxora. Haien itxaropena 'haka' dantzen aipatzen duten gizon iletsua aurkitzea da, zeinak, Tawhirimatea jainkoari aurre egiten lagun diezaiokeen Laino Zuri Handiaren Lurraldean eguzkiak berriro distira egin dezan. Bidaian, Basajaun, Mari, Sugaar, Tartalo eta Traganarru bezalako pertsonaiekin egingo dute topo.
Horrela, Leonetek abentura eta fantasia bateratzeaz gain, euskal eta maorien mitologiako elementuak hurbiltzen dizkio egungo irakurleari. Nobela hau genero fantastikorako ate erakargarria izan daiteke haur eta gazte literaturaren arteko erdibidean dauden irakurleentzat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.