Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
El Correo
Martes, 14 de mayo 2019, 16:50
FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 11.236 ikus-entzulerekin bukatu du 25. edizioa, hau da, iaz baino %5 gehiago, urteurreneko erakusketetara joandakoak zenbatu gabe. Bilboko Udalak antolatzen duen zinemaldiak zortzi urte daramatza etengabe hazten, programatutako zine orduei zein aretoetara doan ikus-entzule kopuruari dagokienez. Gauzak horrela, ez du harritzen jakiteak antolatutako 60tik gora emanaldietatik, aretoa bete zela Lee Cronin irlandarraren 'The Hole in The Ground' film luzearen emanaldian (Sail Ofiziala irabazi zuen), eta gutxi falta izan zitzaiola David Martín Porrasen 'The Chain' filmaren munduko estreinaldiari marka hori berdintzeko.
Ohikoa denez, Campos antzokiko inaugurazio ekitaldiak, nazioarteko film laburren saioek eta Guggenheim Bilbao Museoko auditoriumean egin zen amaiera ekitaldiak sarrera %95 inguru saldu zituzten. Amaiera ekitaldian, gainera, FANTastikoaren Izarra saria eman zioten J. A. Bayona zinemagile katalanari.
Edizio honetako «jauzi nagusia» PREFANT egitarauaren jardueretako parte hartzean izan da. Zinemaldiaren 25. edizioa zela eta, urtarrilean hasi ziren filmen aurretiko estreinaldiak, hitzaldiak, liburuen aurkezpenak, emanaldi bereziak eta zinemagileekin topaketak. Horrela, 2.700tik gora pertsonak hartu dute parte urtarriletik maiatzera antolatutako jardueretan, hau da, aurreko edizioetan baino hiru bider gehiago.
Horrela, azpimarragarria da Koldo Serraren '70 Binladens' filmaren aurretiko estreinaldia, 512 ikus-entzulerekin Golem-Alhondigako hiru aretotan. 'Destroyer' lanaren aurretiko estreinaldiak ere «beteta» kartela jarri zuen. Jarduera horietako batzuk beste jaialdi (Loraldia, Animakom, Zinegoak) eta hiriko erakunde batzuekin (Caostica, Azkuna Zentroa) lankidetzan egiten dira, ikus-entzule gehiagorengana eta anitzagoengana heltzeko xedez.
Halaber, euren filmak aurkezteko Bilbon egon nahi izan duten zinemagile eta antzezle gehiago ere izan dira aurtengo edizioan. Horrela, Lee Cronin, David Martín Porras, Jon Mikel Caballero, Joe Penna edo Carolina Hellsgärd aretoan egon ziren prentsarekin eta ikus-entzuleekin, bai eta Panorama Fantastikoa sailean lehiatu ziren zinemagile guztiak, zenbait antzezle eta edizio honetan zinemaldiko ohorezko sariak jaso dituzten Jack Taylor, Guillermo de Oliveira, Fred Dekker eta J. A. Bayona ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.