UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 29 de mayo 2021
'Familia Xelebrea' Anjel Lertxundi eta Jokin Mitxelenaren liburu ilustratu berria da. Irakurtzen eta idazten ikasteko prozesuan dabiltzan Euskal Herriko umeentzat doa bideratuta obra berria, Ikaselkar argitaletxearekin elkarlanean atondu dutena, alegia. Lertxundik testuak landu ditu, eta, Mitxelenak, berriz, marrazkiak.
Publicidad
Liburuaren izenburuak aditzera ematen duenez, etxeko txikienek bertan familia benetan xelebrea ezagutuko dute. Erramun Babarrun, Mariaje Potaje, Serafin Mokofin eta Arantxa Balantxarena dira, hain zuzen ere, familia bitxi hau osatzen dutenak. Familia honek lagun bat gonbidatuko du egun seinalatu batean bazkaltzera, eta, hauei otordu honetan hainbat gorabehera jazoko zaizkie.
Hitzak eta marrazkiak uztartzea ondo pasatu, eta, era berean, ikasteko erreminta aproposak dira, egileen ustetan, irakurleek irudimena erabiliko baitute honetaz gozatzeko. Hala, liburuak umeen hezkuntzan ezinbestekoak diren oinarriak ditu xedetzat, hala nola, irakurketan trebatzen ditu, euskara hizkuntzan aberasten laguntzen die, sormena ere lantzen dute, eta baita haur hauen dibertsioan lagundu ere. Liburua bost urte inguruko neska-mutilentzat doa bideratuta.
Hauxe hezkuntza arloan lan egiten duen Ikaselkar argitaletxearen Kimu bildumaren barnean gauzatutako bosgarren liburua da. Aurretiaz beste lau egon ziren: Juan Kruz Igerabideren eta Ainara Azpiazuren 'Nire gorputzean bizi naiz', Alaine Agirreren eta Irrimarraren 'Badauzkat nire zulotxoan...', Garazi Kamioren eta Julen Ribasen 'Galdu dena, azaldu dadila!' eta Castillo Suarezen eta Mikel Anteroren Loinatzen 'loa'.
Anjel Lertxundi egungo euskal idazlerik oparoenetakoa dugu. Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen. Irakasle izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta baita bertako zuzendari ere. Hitz-jokoen zalea, hiztegia iraultzeko eta aberasteko bultzatzaile nekaezina da. Bere literatur ibilbide oparoan hainbat genero landu ditu: haur eta gazte literatura, eleberrigintza, saiakera, narrazioak, itzulpengintza, biografiak eta baita bidai liburuak ere.
Publicidad
Jokin Mitxelena, berriz, euskal idazle eta ilustratzaile ospetsua da. Gaur egun Euskal Herriko argitaletxe gehienekin lan egiteaz gain, nazioarteko zenbait argitaletxerekin kolaboratzen du idazle eta ilustratzaile gisa: Aizkorri, Alfaguara, Baula, Edebé, Everest, La Galera, Pamiela edota Susaeta. Mitxelenaren ilustrazioek lerro adierazgarri eta narratibak osatzen dituzte, lerro fin eta lodiekin batera, keinu bizi eta dinamikoak hariltzen eta umorea bilatzen dituztenak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.