Borrar
'Operación Triunfo' saioaren lehen edizioko parte-hartzaileak. TVE
Faltan botatzen dOT

Faltan botatzen dOT

Buru-belarri ·

Duela egun gutxi batzuk, telebista aldatu zuen 'Operación Triunfo' saioak 20 urte bete zituen

Sábado, 30 de octubre 2021, 22:44

Ez nuen hasiera hasieratik ikusi. Hamar urte nituen eta nire lagunek beti saio horri buruz hitz egiten zuten. Gozoki dendako saltzaileak ere ikusten zuen. Gogoratzen dut berarekin elkarrizketa luzeak izaten genituela telebista saioari buruz. Beno, nik batez ere entzule gisa. Solasaldi horietan parte hartzearren hasi nintzen 'Operación Triunfo' ikusten. Telebista eta agian ere musika aldatu zuen saioa.

Duela egun gutxi batzuk hogei urte bete zituen saioak eta urteurren berezi hori programa batekin ospatu zuten. Oroitzapen ugari etorri zitzaizkidan burura. Ezin ahaztu aurten lehen edizio horretan parte hartu zuen Alex Casademunt abeslaria zendu egin dela. Gazteegia. Tristea izan zen benetan.

Hogei urte horietan ere gauza onak gertatu zaizkie parte-hartzaileei. David Bisbalek Grammy sariak lortu ditu eta txalotzeko ibilbidea egin du atzerrian. Chenoa eta Bustamante triunfitoek telebistan zein musikan jarraitzen dute, Giselak musikalak egiten ditu... Bide desberdinak hartu dituzte, askotan aurreiritziei aurre eginez.

Eta aurreiritziak aipatuz gero, ezin ahaztu Rosa López. Egun hauetan, nostalgia dela eta, garai hartako castingen irudiak ikusi ditut. Goibel jarri nintzen Granadako abeslaria ikustean. Ankerra zen behin eta berriz lodia zela adieraztea eta bere dietaren berri ematea. Duela 20 urteko irudi horiek ikusterakoan, Rosa gaztea ikusi dut berriz. Eta badakizue zer? Gorputz ederra zeukala uste dut. Zenbat eta zenbat arazo sortu izan ditu telebistan bata edo bestea lodiegia dagoela esateak. Beste garai bat zen, bai. Zorionez aurrera goaz, baina mesedez... bere gorputza besteena bezain normala eta polita zen. Eta orain, bi hamarkadaren ondoren, tristea iruditzen zait Rosaren gorputza gorputz lodi bat zela pentsatzea.

Hala ere, nostaldiak irribarrea ere sortu dit. Garai hartako casette ugari ditut. Hori bai, auskalo non! Pegatinak ere izango ditut, baita hozkailurako zenbait iman. Aitortu behar dut ilusio handiarekin topatu nintzela Chenoarekin prentsaurreko batean. Eta zer esanik ez 'Mi música es tu voz' entzuten dudan bakoitzean. Estrofa bakoitza nork abesten duen jakin badakit. Gaur egun ez nuke musika estilo hori entzungo, baina benetan polita da noizbehinka berriro hamar urte izatea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Faltan botatzen dOT