Borrar
Leihotik heldu zitzaion heriotza. EFE
EZTANDA

EZTANDA

IRITZIA ·

ASTER NAVAS

Viernes, 17 de enero 2020, 22:06

Leihotik irits dakizkiguke euri tantak, kaleko erritmoak, ipar haizea baina ez fruta saltzaile gaixo horri heldu zitzaion misila. Bai, esan dezagun Sergioren defentsan inork ez duela espero tona bateko burdin zati gori batek hiru kilometro abiadura supersonikoan zeharkatzea bere etxean sartzeko, bere bila etortzeko. Espero genezake trafiko isun bat, kolesterolaren gorakadak, familiarekiko liskarrak…, hauteskundetarako deialdi berri bat... baina ez komikiko, tebeoko heriotza hori.

Ez naiz inoiz Tarragonan egon. Port Aventuran bai. Baina argi dago parke tematiko hori fikziozko herrialderen bateko kontsuletxea dela. Ez da Tarragona, ezin da Tarragona izan.

Aste honetan pentsatu izan dut agian hiriburua edo probintzia osoa badagoela kutsatuta gezurrezko metro koadrato horietan giltzapetutzat ematen genuen fikzio horrekin: Torrefortako tarraconiar horri gertatu zaionak ez du egia ematen.

Bai, leherketa horretako zergatia begibistan dago; arraro egiten zait peritoek eta ikertzaileek ez asmatzea: fikzio ihesa. Gasarena baino askoz sukoiagoa.

Filosofo mitiko batek gogorarazten digu gure arazo guztiak etxetik ateratzeko setagatik sortzen direla. Baina petrokimika eztandaren biktima hori bizirik legoke etxetik at egotekotan. Tabakoa erostera, beheko tabernara jaistekotan... oraintxe bere eskarmendu hori kazetarei kontatzen ibiliko litzateke sinestu ezinik. Ez zuen askoz urrunago joan beharrik. Bere sukaldetik ehun metrotara; horiekin soberan.

Istorio honetako zerbaitek Atxagak berridatzitako persiar tradizioko ipuina gogorarazten digu, Bagdadeko merkatari aberatsaren morroia.

Amesgaizto honetako zerbaitek Cortazarren ipuin bikaina ekartzen digu ere gogora eta begietara: Una historia verídica.

Txantxa astun honek Antonio Gamero aktorearen «Como fuera de casa en ningún sitio» esaldi ospetsuari arrazoia ematen dio.

Esanguratsua da tragedia hau gure gain hartzeko, kudeatzeko, ulertzeko... literaturan, irudimenean, halabeharrean, patuan oinarritu behar izatea. Logikatik kanpo dago. Guztiz. Bestetik, eta gero eta gehiago, errealitatea da fikzioaren lehengaia eta erregaia: Borgesek narrazio bikaina eraikiko liguke berri honetatik eroritako adreiluez.

Argi daukadana da hemendik aurrera etxean ez nauzuela hain erraz harrapatuko: gauera arte ez naiz horra bueltatuko eta oporraldietan bidaiatzeari ekingo diot eten barik. Agian hasiko naiz Tarragonarekin. Azken finean -uste dut esan dizuedala- ez naiz inoiz Tarragonan egon. Port Aventuran bai baina, nik behintzat, ez nuen Port Aventuran Tarragona edonondik ikusi… baizik eta Polinesia, Txina eta Far Westa.

En fin

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo EZTANDA